Sormene egitasmoak euskal kulturgintzaren transmisioan eragiten jarraitu nahi du eta horretarako Maiatzaren 12tik aurrera hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Liburu aurkezpenak, ikasleekin tailerrak eta askotariko ikuskizunak izango dira. Euskaraz sortzeko grina sustatu, irakatsi eta transmititu gura dugu gaur egun euskaraz sortzen ari direnak zer eta nola sortzen ari diren erakutsita. Kulturgintzaren […]
Galdakao
Bueltan da Musika Bizian jaialdia. Osasun egoeraren ondorioz etenaldia egin behar izan ostean, mundu osoko taldeak biltzen dituen ekitaldia jarriko da berriro martxan Galdakaon. Azaroaren 5 eta 6an ospatuko da Iturrondo plazako eszenatokian eta bost talde arituko dira: bi euskaldunak eta besteak Sizilia, Kurdistan eta Faroe uharteetatik etorritakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211104_jon_gomez_musika_bizia.mp3 Deskargatu […]
Estaturik gabeko herrialdeen musikak hitzordua du urriaren 25 eta 26an Galdakaon. Musika Bizian jaialdiak Euskal Herriko, Man Uharteko, Frisiako eta Eskoziako doinuak bilduko ditu . Aurten jarduera paraleloak izango dira: luthier azokaren bidez, artisauek musika-tresnak nola egiten dituzten erakutsiko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191024_MusikaBiziaJaialdia.mp3 Deskargatu hemen.
Asteburuan Galdakaon Musika Bizian jaialdia ospatuko da, Palestina, Kornualles, Katalunia eta Euskal Herriko taldeak izango dira protagonista, Andra Mari dantza taldeak antolatu duen Musika Bizian jaialdian, estaturik gabeko munduko jaialdia bakarra. Bere V. edizioan, aurreko urteetan bezala, bestelako jarduerak ere izango dira Galdakaoko kaleak eta plazak girotu asmoz. Hala, kalejirak, umeentzako […]
Galdakao soinu bitxiz beteko da datorren urriaren 27an eta 28an, daborduko Musika Bizian Jaialdiaren ,Estaturik gabeko Herrialdeen arteko IV. Musika Jaialdia, laugarren edizioa izango dan honetan. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatu duen jaialdiak kontzertu bi jasoko ditu barikuan, urriaren 27an, eta beste hiru zapatuan, 28an, gaueko 21:30etik aurrera, Iturrondo […]
2015eko martxoan Bizkaian udal gehiago eratzea galarazten zuen araua aldatzea onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Usansolo herri bihurtze ahalbidetuz. Horren harira, 2016ko ekainean Usansoloko desanexio prozesua bideratuko duen bide orria onartu zen.Bertan sinatutakoaren arabera, Usansolo eta Galdakaoko sei pertsonak osatuko lukete Batzorde Mistoa, bakoitzetik hiruna kide. Usansoloko aldeko kideak azken […]
Asteburu honetan Galdakaon Musika bizian jaialdiaren hirugarren edizioa izango da. Jon Gomez Andra Mari taldeko musikariak eman dizkigu jaialdiaren xehetasunak. Andra Mari dantza taldeak antolatzen dau hainbat sustrai dituan folk musika garaikide jaialdia. Barikuan, Korsikako Zamballarana taldeak eta Anje Duhalde joko dute Iturrondo Plazan. Toki eta ordu berean, zapatuan, oholtza […]
