Gaurko elkarrizketan genetikak kirolean duen eraginaz jardungo dugu Adrian Odriozola irakasle eta ikertzailearekin. Genomaren definizioa eman ostean, egungo kirol jardueretan informazio genetikoa zenbateraino eta zertarako erabiltzen den azalduko digu berak eta elkarrizketaren azken atalean dopin genetikoaz eta beronen arriskuez hitz egingo digu. (Argazkia: Quapan). https://bilbohiria.com/docs2/2017/zientzialari/170118_z42_doping_genetikoa_adrian_odriozola.mp3 Deskargatu hemen.

Azken aspaldi honetan asko hitz egiten da transgenikoei buruz. Hedabideek txitean-pitean erabiltzen duten kontzeptua da, eta halako aipamenei, gehienetan, ez zaie eztabaida eta polemikarik falta izaten. Batzuen ustez, transgenikoek sekulako iraultza ekarriko omen dute; beste askoren ustez, ordea, kalte konponezinak ekarriko omen dituzte. Baina ba al dakigu zehatz eta zuzen […]

Euskaldunon jatorria misterioa da oraindik eta, horretaz baliaturik, edonork edozer esan eta idatzi ohi du. Zientzialari adituak urduri eta artega jartzen dira halako artikuluren bat argitaratzen den bakoitzean. Horregatik, gaurkoan Koldo Garcia Etxebarria ikertzailea gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira, gaiaz zientifikoki dakiguna azal diezagun. Oro har, genetikaren baliabideak komentatu ditu […]

Biologo baten bisita izan dugu gaurko Zientzialari irratsaioan. Koldo Garcia Etxebarria etorri zaigu Genetikaren hastapenak deitu dion gaiaz mintzatzera. Aurrenik, edozein ikertzailerentzat zientzien historia ezagutzea zeinen garrantzitsua den azpimarratu du Koldok. Ikuspegi horretatik abiatuta, genetikaren hastapenak azaltzeari ekin dio, Gregor Mendel nor izan zen eta bere aurkikuntza nola burutu zuen […]