Egoera ekonomiko zaila dutela jakitera eman zuten Sare herritarren plataformako kideak. 2015eko urtarrilaren 15ean polizia operazio bat abiarazi zuen Guardia Zibilak Sareren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta urte hartako manifestazioan bildutako 104.000 euro bahitu egin zizkioten. Operazio haren ondorioak nozitzen ari da oraindik ere Sare: orduan sorturiko zenbait zor […]

Herri honetan lor daitekeen “elkarretaratzerik handiena” izango da urtarrilaren 14an Bilbon Sare egitasmoak deitu duen manifestazioa, horrela adierazi dute larunbateko mobilizazioko deitzaileak sare herritarrak. 2017. urtea «giltzarri» izan daiteke giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen norabidean. Hori uste du behintzat Sarek. Larunbateko mobilizazioaren inguruan berba egingo dugu Inazio Oiartzabal Sareko kidearekin. […]

Giza eskubideak konponbidea bakea izeneko jardunaldiak antolatu ditu Sare euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak, Gasteizen. Amets Martinez Sareko kideak eman dizkigu horien inguruko xehetasunak. Amets Martinezek azaldu duenez, jardunaldien helburua “elkarbizitza sendotzen” jarraitzea da. Kartzela politika da euskal gatazkaren testuinguruan egun existitzen den indarkeria bakarrenetakoa, eta konponbidearen bidea egin behar […]

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta  Koordinazio Foroko kidea den Bizigay elkarteak, Eskubide sexualak Giza Eskubideen ikuspegitik landuko dituen Ikastaroa antolatu du, urriak 4 eta 6 bitarte burutuko da Boluntan. Ikastaroan sexologia kontzeptu basikoak definituko dituzte, esaterako identitate sexuala. Mikel Oribe Bizigay elkarteko kidea izan dugu saioan hezitzaile […]

Ekintzaile politikoa, hizlaria eta unibertsitate irakaslea dugu Angela Davis. AEBetako ezkerreko pentsalarien artean aipagarrienetakoa, bere bizitzak eta bere lanek pertsona engaiatua eta gizarte gatazken aztertzaile zorrotza dela erakutsi dute. Gaur jarri dute salgai bere azken liburua, Freedom is a constant struggle izenekoa. Jabi Zabala lankideak, liburuaz eta egileaz jakingarri batzuk […]

“Alternatiben herria” Euskal herriko Giza Eskubideen aldeko Kartaren ekimen bat da: holakoak Donostian edo Donibane Garazin egin dituzte, eta datorren larunbatean Bilbon egingo dute “Bizitza burujabea eskubide osoz” lelopean. Iñaki Barcenak azaldu duenez, 150 bat eragilek bultzatzen duten ekimena goizeko 10etan hasiko da Areatzan eta 7 Kaleetan, eta egun osoan […]