Oiolako urtegiaren deskonexioaren aldeko Plataformak ateratako kartel bat salatu zuen Barakaldoko udalak, “bando” itxura zuelakoan. Epaileak ez du aipatu salaketa onartu, eta orain Udalak (PSE) helegitea jarri du, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Tirabira honen atzean, Oiolako urtegian hainbatetan aurkitutako lindanoaren afera dagoela azaldu digu Hermosillak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150511solashermosilla.mp3 Deskargatu hemen
gotzon hermosilla
Legealdi honi dagokion azken udalbatzarra hilaren 30ean egingo dute Barakaldon. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, bertan, besteak beste, EH Bilduren proposamena eztabaidatuko dute: udal horrek Francori 1950ean emandako domina kentzea alegia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean ospatu zuen Barakaldoko Gazte Asanbladak bere 9. urteurrena “Gaztetxero eguna”-rekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Urteurrenarena borobiltzeko, datorren igandean, hilak 19, asanblada irekia egingo dute Makala II gaztetxean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150413gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen