Asko dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak azken urteotan egindako murrizketen aurka altxatu diren ahotsak, tartean sindikatuenak ere badirelarik. Guk STEE-EILAS sindikatuko Ana Perezekin hitz egin nahi izan dugu, murrizketa hauek hezkuntzaren beraren eginkizunari eta kalitateari zer kalte dakarkieten konta diezagun. Anaren iritziz, Hezkuntza Sailaren azken murrizketa —irakasleak bi eskola-ordu gehiago […]

Filosofia irakaslea dugun Oihana Amezkuak gaurko Hizpidean esan digunez, LOMCE legearen aplikazio kamuflatutzat hartzen duen Heziberri planak hautazko irakasgai bilakarazi nahi du filosofia. Pentsamenduaren inguruko irakasgai hau derrigorrezkoa izan da orain arte, batxilergo espezialitate guztietako ikasleek ikasi beharra zutena. Aurrerantzean, ordea, ikasle bakoitzaren hautua izango da filosofia ikasi ala ez. […]

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasle eta irakasleak Bilbon izan dira bisitan, gure historia bertatik bertara ezagutzen eta bide batez Lizeoaren erronkak ere ezagutzeko aukera izan dugu. Nerea Ihintza eta Xole Mariluz irakasleekin solasean izan gara. Bernat Etxepare Lizeoa, Ipar Euskal Herriko Lizeo bakarra da, 400 ikaslek ikasten dute bertan. Datorren […]

Lomce legeak babesturik, EAEko hezkuntza sarean ezarri nahi duten azterketa bidezko ebaluazio sistema aztertu eta eta kritikatu du LAB sindikatuko irakaskuntza arloko arduraduna den Ruben Iglesiasek. Estatuak inposatutako ebaluazio sistema horrek gure hezkuntza ereduari eta, batez ere,gure haurrei dakarzkien kalteak azpimarratu ditu gure gonbidatuak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160210hizpidearubeniglesias.mp3 Deskargatu hemen

Datorren larunbatean, hilak 28, eta Hezkuntza plataformen topaguneak deitua, LOMCEren aurkako mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, “Inposiziorik ez. Guk orain, hemen, gure hezkuntza eraiki” lelopean. Hezkuntza plataforma horretan irakasle, ikasle eta gurasoek parte hartzen dute, Leire Zelaiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151126hizpidealeirezelaiahezkuntzaplataformentopagunea.mp3  Deskargatu hemen

Asian Dub Foundation aspaldi gurean ibili barik, Kafe Antzokian izan ditugu berriki. Hantxe Ane, bizi-bizi, gure moduan, musika ederrak dantzara eramanda, eta bertan lotu dogu hitzordua. Lagun bat, mundu bat. Gaur elkar ezagutzeko parada izan dugu, eta Aneren muinean sartuta dagoen gaia izan dugu mintzagai: arreta. Arreta, etengabeko ariketa, zertan […]

Futbolariak eta printzesak antzezlana topiko sexiste aurre egin nahi dien antzezlana da. Parekidatasuna eta berdintasunaren inguruan dihardu, bakoitza den moduan izan daitekeela aldarria egiten du. Odei eta Lur eskolako ganbaran elkartzen dira klasetik ihes egin ostean, bertan jolasaren bitartez bere barrenak uztuko dituzte. Galder Perez antzezlanaren zuzendari eta gidoigilea eta […]

Eibarren hasi dute gaur aurtengo UEUren udako ikastaroen hirugarren astea, eta Nagore Larrazabalek bertatik hitz egin digu. Gure hezkuntza sistemak sistema patriarkala bultzatzen duela esan digu pedagogia feministaren beharra azpimarratuz. Berarekin batera Ibai Fresnedo sexu hezitzailea arituko da ikastaroan. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solasnagorelarrazabal.mp3 Deskargatu hemen