Bilboko Udalak Abenduan iragarri du zorrotza auzoan  egingo den antolaketa eta zonalde baten berregokitzapen proposamena. Beldur guneak ezabatzeko plan bat dela esan adierazi du Bilboko Udalak.  Berdegune bat kokatuko dute hainbat eraikin eraitsiaz, eta herritarren aisialdirako bideak, bidegorriak. Proiektuak hau Zorrotzan izandako sutearen ondoren dator, bost  heriotza eta bederatzi zauritu […]

Excite izeneko webguneak kaleratu duen inkestaren arabera, Eibar da estatuko bosgarren hiririk zatarrena. Gai honen bueltan mintzatu gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Hirien neurgailua hirien marka lehiakortasunaren baitan ulertu behar dugu adierazi digu. Ferietan produktu ekologikoak saltzen diren bezala, turismoa bultzatzeko ferietan hiriak sortzen dira. Hirien zerrenda hauek egiteko helburuaren atzetik  […]

Hiria eta osasunaren arteko harremanak maiatzean gertatu diren hainbat hitzalditan sustatutako gaia izan da. Udalsarea 21-ek gida bat atera baitu garapen jasangarria eta osasunaren arteko harremana  aztertuz eta horiek izan ditu hizpide Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Bi arlo hauen arteko loturak agerikoak diren arren, urrutiko espezialitateak dira biak, bata arkitekturarekin eta […]

Ekonomia kooperatiboa arkitekturara iritsi da: etxebizitza bat eskuratzeko alternatiba bat probatzen ari da Bartzelonan, jabego eredu batekin: azalera-eskubide lagapena. Euskaldunak etxebizitza jabegoan duen gizarte batean bizi gara. Jabegoaren afera kulturala dela esan izan zaigu. Hau guztiz gezurra izan gabe, egia dena da, ekonomia politikak etxebizitza jabegoan izatera bultzatzen zaituela. Erraztu […]

Gaurkoan Ula Iruretagoiena arkitektoak hiria antolatzeko plana zer den azaldu digu. Hiria Antolatzeko Plan Orokorra dokumentu tekniko bat da, non hiriaren hiri-eredua zehazten eta arautzen den. Une honetan, Bilbokoa berrikuste fasean dago, indarrean dagoen dokumentua 1995.ean idatzi baitzen. Bilboko Plan Orokorraren proposamenaren zertzelada batzuk aipatuko dizkigu. Bilbo zein motatako hiria […]

Gero eta esparru gehiagotan erabiltzen da smart terminoa: adibidez, smart materials, smart cards eta, gero eta indartsuago, smart cities, hau da, hiri adimentsuak. Baina, askotan gertatzen den bezala, hitzak labainkorrak izan daitezke eta ziur asko ez dago hain argi zer esan nahi duen hiri adimentsu delako izen horrek. Horregatik gaude gaur Josu Jugorekin. (Argazkia: Jabi Zabala). […]

“Aroztegia eta gero zer?” plataformako kideek manifestazio jendetsua egin nahi dute apirilaren 23an Elizondon, Nafarroako Gobernuaren oniritziaz, Baztan haraneko Aroztegia aldean aurrera eraman nahi den hirigintza plan zentzugabearen aurka protesta egiteko. Plan horretan golf zelai bat, hotel bat eta etxebizitza mordo bat eraiki nahi dira Elizondo eta Lekaroz artean dagoen […]

Pasa den ostiralean Garikoitz Goikoetxea kazetariak artikulu ederra atera zuen BERRIA egunkarian, eliza katolikoak bereganatutako ondasunen inguruan. Hegoaldean, milatik gora bereganatu ditu azken urteotan Elizak, horietariko 525 EAEn. Kontua 2007tik dator, eta Garikoitzek kontatu digun arabera ondasun mota asko dira horien artean: deigarria da Gipuzkoan bereganatutako kopurua, 400 baino gehiago. […]

Aste honetako Argia astekariaren azalean Donostia 2016: zer da kultura eta zer hirigintza? irakurtzen dugu, izan ere, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, erreportaia nagusian Kultura kontsentsua eta dudak azaleratu dira eta Donostiako kultura hiriburutzari egiten zaizkion kritikak azaleratu dira. Horrez gain, Break Mikel Ayestaran erreportariari egindako elkarrizketa eta erregimen fiskalaren […]