Martxoan Euskal Herriko Arkitekto Elkargoak bi urtero behin ospatzen duen sariketa burutu du, euskal arkitekturak 2017 eta 2018 urteetan egindako uztaren erakusgarri dira. Euskal sari banaketa aitzakia hartuta, arkitektura profesioan sarien balioaz hausnartuko dugu eta baita euskal arkitekturaren egoera eta osasunaren termometrotzat baliatuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/aliritzira/190517_Aliritzia_Ula_Sariak.mp3 Deskargatu hemen.  

Bilbo Hiriaren etorkizuneko plangintzaren gune “estrategiko” baten inguruan hitz egin dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin, Abandoko tren geltoki berriaren inguruan hain zuzen ere. Lurperatzerekin hiri erdigunean espazio berria izango da, eta hori nola eraldatuko den aztertu dugu.  Begirada jarri dugu nola pentsatzen eta komunikatzen ari den Bilboko zentroa eta nolakoa den […]

Gaurkoan Bilbo hiriko arkitekturaren eraldaketei buruz jardun gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Hiriaren arkitekturan hiriko historia irakurgai dago. Horregatik esan ohi da hiriaren biografia bere arkitekturaren bidez ikusgai dela. Hiriko arkitekturak beraz, garai bakoitzean gizarteak dituen interes eta beharren berri emango digu. Mendebaldeko hiriek pairatzen ari diren joera berdina bizi du […]

Bilbo hiri industrialetik zerbitzu hiria izatera pasatu da, aspalditik datorren eraldaketa da. Desindustrializazioa prozesu sakona izan da. Baina azken urtetan hiriaren norabidea errotik aldatu da. 2018 urtea ekitaldien urtea izan da, horrela bultzatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Bilbo post industriala “ezagutzarena” izatea bultzatzen ari dira. Irla bihurtu […]

Gaurkoa Ula Iruretagoaiena arkitektoarekin batera lo egiteko hiriak edo hiri logelak aztertu ditugu. Hirien logelak nagusiki etxebizitzak dauden bizilekuak dira, bizitza garatzeko beste funtzioak (lana, aisialdia, berdeguneak, elkarguneak, erosketak) hiritik atera eta beste leku batean gertatzen direlako. Lo egiteko bakarrik pentsatuak eta eraikiak izan diren toki hauek ez dute zentrorik, […]

Azaroaren 21etik 25era URBANBAT kultura, hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko jaialdia ospatzen da Bilbon. ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo edizioak kultura ekitaldi handien eta hiri plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte eragileak […]

Martxoak 8an emakumeen mugimenduak bazterrak harrotu ditu, epaitegietako azken berriak hunkituta, haserre eta larrituta utzi gaitu. Aurreko astean kimuak, euskal film laburmetraien 10.urteurrena ospatu da, 5 aukeratuen artean ez da  euskal emakume zinemagilerik egon, eta euskal emakume zinemagileek protesta egin dute. Sektore askotan ematen den sintoma da. Zinemagintzan horrela bada, […]

Martxoan 2018ko Arkitekturako Pritzker Saria publikoa egin da: Balkrishna Doshi, 90 urteko arkitekto indiarra. Pritzker saria, literaturan bezala, Nobel sari bat da arkitektura munduan. 1979.urtean hasi ziren sari hauek banatzen arkitektura egiteko eta pentsatzeko modu zehatz bat balioztatzen du, garaian garaiko balore batzuk balioan jarriaz. Ameriketatik datorkigun saria da. Sarietan […]

Futbolak Bilbon eragindako ondorioekin batera, gogoeta asko egin dira azken egunotan. Hiriaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabileraren inguruan hausnartzea proposatu digu Ula Iruretagoena arkitektoak. Zein da gaur egun espazio publikoak duen funtzioa? Nola identifikatzen dugu gatazka bertan? Zer da espazio publikoa gaur egungo herritarrarentzat? Beldurra eta espazio publikoaren arteko lotura aztertu […]