Amaiurko gazteluaren setioaren inguruko komiki lehiaketa martxan da

Lehiaketaren lehen aldi honetarako gaitzat Amaiurko gazteluaren setioa aukeratu da Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; bakarka edo taldean egin daitezke. Komiki lehiaketaren lehen edizio honetako gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da. Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailaren 15etik 19ra bitarte egin zuten Gaztela eta Aragoiko armadek. Setioa nabarmena izan zen, bertan bukatu zelako Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek egindako hirugarren saiakera, Erresuma berreskuratzeko 1512ko konkista eta gero.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gabriel Aresti euskaltegiak prest ditu barnetegiak Bakaikun eta Bilbon

az. Mar 17 , 2021
Ezohiko ikasturtea izan arren, aurreko urteak izan duen barnetegien eskaintzaren oso antzekoa dago Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian Aste Santuan eta Pazko Astean, bertako Isabel Isazelaiak azpimarratu digunez. Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, argi dago ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar duela ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren […]

Honekin lotuak