Lur Gamarrara joan da klasekideekin. Hodeiri ilea moztu nahi diote baina berak lamiak bezain luzea eukitzea nahi du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/36-gaurezdagoeskolarik-lamiak.mp3 Deskargatu hemen.
ipuina
Amamak, lanak ganoraz egitea zein garrantzitsua den irakatsiko die Hodei eta Lurri. lan lazterra, lan alferra bihurtu ez daiten. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/35-gaurezdagoeskolarik-txintxorenistorioa.mp3 Deskargatu hemen.
Lurrek urari bedurra dio. Txangoa dute. Piszinara joango dira baina Lurri ez zaio plana gustatzen… zergaitik ote? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/32-gaurezdagoeskolarik-olatzekezdupistinarajoannahi.mp3 Deskargatu hemen.
Lur eta Hodeik klasekide berri bat daukate. Ikaskidea aspergarria dela egun osoan zehar isilik eta bakarrik egoten delako esaten diote amamari. Amamak, agian ikasle berriak gure hizkuntza ez dakielako ez duela beraiekin hitz egiten erantzuten die. Lur eta Hodei prest daude laguntxo berriari euskera irakasteko! https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/31-gaurezdagoeskolarik-txantxangorria.mp3 Deskargatu hemen.
Lur eta Hodeik txakur bat topatu dute kalean bakarrik, eta etxera eraman nahi dute. Amamak animaliak jostailuak ez direla esaten die eta asko pentsatu behar dela bat adoptatu baino lehen. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/30-gaurezdagoeskolarik-do%c3%b1akarmenlotiabezainbildurtia.mp3 Deskargatu hemen.
Lur bakarrik dator hodeirekin bidean haserratu delako. Biak oso ezberdinak dira, Lur beti korrika batean etortzen da eta hodei, beti Hodeietan dagoenez, gauzak ikusten, emateko du denbora. Azkenean ezberdinak izateaz gain lagunak direla konturatzen dira https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/28-gaurezdagoeskolarik-maitezaitutiabeti.mp3 Deskargatu hemen.
Lur poz pozik etorri da, superheroia zela esanez, berokia buelta emanda kapa izango balitz bezala. Amamak benetazko superheroiak existitzen direla kontatzen dio, pertsonak arduratsuak eta langileak besteen bizitza hobetzen dutenak. Zuek benetazko superheroiak ezagutzen dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/27-gaurezdagoeskolarik-super_pepo.mp3 Deskargatu hemen.
Lurri abestea asko gustatzen zaio baina ikaskideek txarto egiten duela esaten dute eta isiltzeko esaten diote beti. Baina Lurri berdin dio, abesten jarraituko du oso ondo pasatzen duelako! https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/26-gaurezdagoeskolarik-hegalikgabekotxoria.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Lur ez da etorri zigortuta dagoelako gezurretan ibiltzeagatik. Amamak esaten du batzuetan gezurrak beldurra edo lotsagatik kontatzen ditugula baina azkenean ondorioak txarragoak izaten dira. Noiz bota duzu zure azken gezurra? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/23-gaurezdagoeskolarik_pinotxo.mp3 Deskargatu hemen.
Amamak txipiroiak ekarri ditu Lur eta Hodeik probatu ahal izateko. Lurrek ez du probatu nahi ez zaiolako gustatzen gauza berriak probatzea. Amamak hasieran gauza guztiak berriak direla azaltzen die eta gauzak probatu behar direla ea gustatzen zaigun jakiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/22-gaurezdagoeskolarik-txoriamokofina.mp3 Deskargatu hemen.
