Gaur Karramarroi,ohea egin gabe joan da etxetik. Hori dela eta oso kezkatuta heldu da irratira. Ane Monnak eta Oskolak ez dela hainbesterako esan diote. Amaieran hiruren artean karramarroiren kezka kanporatu dute eta irtenbide bat asmatu dute amak bronka ez botatzeko: abesti bat kantatzen! https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160128gaurezdagoeskolariktxorimokofina.mp3 Deskargatu hemen
jolasa
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Ikusi eta Ikasi programaren 12. edizoa martxan dugu pasa den asteartetik, inoiz baino jarduera gehiagorekin: 58 hain zuzen. Bi eta zortzi urte bitarteko umeei dedikatua, gurasoek hainbat ordu, talerren bidez, izango dituzte aldi honetan. Aurten, gainera, Santutxu eta Zorrotzako auzoguneetara zabaldu […]
Ane MOnnak txakurtxu bat topatu eta etxera eraman du zaintzeko. Bru bru deitzen da. Eta zuek laguntxoak ze animalia mota duzue etxean? https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160115gaurezdagoeskolariktxanogorritxu.mp3 Deskargatu hemen
Ane Monnak mina egin du eskuan eta igeltsa jarri diote. Karramarroi kezkatuta dago bere lagunak, ezer ezin duela egin pentzatzen duelako baina Oskolak,Domingo Gorringo pirata bezala,pilo bat gauza egin ahal duela azaldu dio. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151217gaurezdagoeskolarikdomingogorringosantomas.mp3 Deskargatu hemen
Karramarroik bidean astotxo bat ikusi du betaurrekoekin eta ane monnak eta oskolak ez dute sinesten. Amaieran amets bat izan dela konturatu dira baina abesten oso ondo pasatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151210gaurezdagoeskolarikmihiluzekozubia.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Oskola amatxurekin gelditu da katarroagaz dagoelako. Karramarroik sagu bat ikusi du eta beldurtu egin da eta Ane Monnak ipuintxo bat kontatu dio lasaitzeko. Zuei sagutxuek beldurra ematen dizuete? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151126gaurezdagoeskolarikmousesagutxoa.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ane Monna, Oskola eta Karramarroi eskolarako bidean elkarrekin ze ondo pasatzen duten komentatzen egon dira batzutan oinez, besteetan autobusez eta behin batean motorraz. Zuek nola zoazte eskolara? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151112gaurezdagoeskolarikhelikopteroaikastolan.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ane Monna Ipar Poloan dago lehengusina bati bisitatxo bat egiten. Oskola eta Karramarroi, berriz, izeba Karmele ikustera joango dira, Martuteneko trenean abesten! Ipuina entzungo dugu, txikiek batera indar handia dutela erakusten duena. Lehoiak baino indartsuagoak bihurtu gaitezke denok bat eginez gero! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151023gaurezdagoeskolariktxirristetaleoia.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ane MOnna ez dago mina hartu duelako eta amarekin hospitalera joan da. Gainera Karramarroi berandu heldu da, zer egingo du Oskolak bakar bakarrik? LaguneKIN batera udazkenari buruzko kontuak kontatuko dituzte. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151008gaurezdagoeskolarikudazkena.mp3 Deskargatu hemen
Gaur irratia elefantez beterik dago. Gehienak grisak dira, baina bat kolore ezberdinekoa denez, besteek “arraroa” dela esaten diote Elmer elefanteari. Amaieran Ane Monna, Oskola eta Karramarroi eta beste guztiek elkarrekin festa erraldoi bat antolatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150515gaurezdagoeskolarikarraroaezezberdina.mp3 Deskargatu hemen
