Lur eta Hodeik klasekide berri bat daukate. Ikaskidea aspergarria dela egun osoan zehar isilik eta bakarrik egoten delako esaten diote amamari. Amamak, agian ikasle berriak gure hizkuntza ez dakielako ez duela beraiekin hitz egiten erantzuten die. Lur eta Hodei prest daude laguntxo berriari euskera irakasteko! https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/31-gaurezdagoeskolarik-txantxangorria.mp3 Deskargatu hemen.

Lur bakarrik dator hodeirekin bidean haserratu delako. Biak oso ezberdinak dira, Lur beti korrika batean etortzen da eta hodei, beti Hodeietan dagoenez, gauzak ikusten, emateko du denbora. Azkenean ezberdinak izateaz gain lagunak direla konturatzen dira https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/28-gaurezdagoeskolarik-maitezaitutiabeti.mp3 Deskargatu hemen.

Lur poz pozik etorri da, superheroia zela esanez, berokia buelta emanda kapa izango balitz bezala. Amamak benetazko superheroiak existitzen direla kontatzen dio, pertsonak arduratsuak eta langileak besteen bizitza hobetzen dutenak. Zuek benetazko superheroiak ezagutzen dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/27-gaurezdagoeskolarik-super_pepo.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzailea Peru Calabaza kazetariarekin izan da, solasaldian bere ibilbide profesionalean ibilitako proiektuen inguruan mintzatu dira. Peru Kazetaria da baina teatro munduan ibilitakoa da. Urteak eman zituen Antzerkiola Imaginarioan. Egun herri ezberdinetan umeen kontseiluak antolatu ditu, Kontseiluko kideek, alegia haurrak,  alkatetzaren galdera eta proposamenei haien ikuspegitik erantzuten diete […]

Gaur Hodeiren urtebetetzea da eta bakarrik gauza bat nahi du…bizikleta bat. Lurrek ez du ulertzen zergatik bakarrik gauza bakar bat eskatzen duen. Amamak gaur egun umeek jostailu gehiegi dituztela komentatzen du. Zuek zenbat opari eskatzen dituzue zuen urtebetetzean? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/24-gaurezdagoeskolarik-panpinadenda.mp3 Deskargatu hemen.