Gaur Karramarroi,ohea egin gabe joan da etxetik. Hori dela eta oso kezkatuta heldu da irratira. Ane Monnak eta Oskolak ez dela hainbesterako esan diote. Amaieran hiruren artean karramarroiren kezka kanporatu dute eta irtenbide bat asmatu dute amak bronka ez botatzeko: abesti bat kantatzen! https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160128gaurezdagoeskolariktxorimokofina.mp3 Deskargatu hemen

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Ikusi eta Ikasi programaren 12. edizoa martxan dugu pasa den asteartetik, inoiz baino jarduera gehiagorekin: 58 hain zuzen. Bi eta zortzi urte bitarteko umeei dedikatua, gurasoek hainbat ordu, talerren bidez, izango dituzte aldi honetan. Aurten, gainera, Santutxu eta Zorrotzako auzoguneetara zabaldu […]

Gaur Ane Monna Ipar Poloan dago lehengusina bati bisitatxo bat egiten. Oskola eta Karramarroi, berriz, izeba Karmele ikustera joango dira, Martuteneko trenean abesten! Ipuina entzungo dugu, txikiek batera indar handia dutela erakusten duena. Lehoiak baino indartsuagoak bihurtu gaitezke denok bat eginez gero! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151023gaurezdagoeskolariktxirristetaleoia.mp3 Deskargatu hemen