Gabonetan litxarreri asko jaten ditugu: turroiak, mazapanak, polboroiak…zein da garai honetako gehien gustatzen zaizun gozokia? Ilargirenak txokolatezko trufak dira, baina berak egindakoak! Probatu nahi badituzue adi egon errezeta emango digula eta! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231216_gaueezdagoeskolarik_errezeta.mp3 Deskargatu hemen.

Ilargi guztiz emozionatuta etorri da GABONAK gertu daudelako. Amamak asko falta dela esan diot arren, galtzagorriei buruzko ipuin bat kontatu dio azkenean. Badakizue nortzuk diren galtzagorriak? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231206_gauezdagoeskolarik_galtzagorriak.mp3 Deskargatu hemen.

Ilargik gau bela bat egingo du arimen gaua ospatzeko eta apur bat urduri etorri zaigu irratira. Amamarekin batera mozorroa prestatu, bizkotxo bat egin eta ipuintxo bat kontatu ostean poz-pozik gelditu da! Zuek ze plan duzue gau beltzerako? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231027_gaur_ez_dago_eskolarik_gabe_beltza.mp3 deskargatu hemen.

Ilargi triste dago, Lur etxez aldatu denez, ez doalako berarekin eskolara . Gainera, ikasturte honetan ikasgela eta irakasle berriak ditu, zenbat aldaketa! Amamak azaldu dio aldaketak direla eta mundua ez dela amaitzen eta horrela gauza berri batzuk kontatu ahal izango dizkio Lurri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231010_gaurezgagoeskolarik_lur_eskolaz_aldatu_da.mp3 Deskargatu hemen.

Aste nagusia hastear dago Lur, Ilargi eta amama jaiaz gozatzeko irrikitan daude. Gure laguntxoek Zaparrada haur konpartsarekin hainbat ekintzetan parte hartuko dute (kalejira, ogi tailerra, diskofesta,…). Amamak sorpresa itzela ekarri die: txorroskilo pailazoaren bisita! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230714_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.