Gaur amama berandu heldu da irratira! Arraroa ezta? Bart gauean ametsgaizto batek ez zion lorik egiten utzi eta neka neka eginda etorri da… Helduek ere beldurrak dituztela jakin dute gaur Lur eta Ilargik! https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221126_gaurezdagoeskolarik_beldurrak.mp3 Deskargatu hemen.
jolasa
Ilargik eta Lurrek batzuetan adi egoteko sailtasunak dituzte, horregatik amamak gomendio batzuk emango dizkie. Adi zuek ere, ezer ez galtzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221120_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gau beltza ospatuko dugu eta kaleak sorginez, mamuez, banpiroz, beterik daude. Amamak bere garaian zelan ospatzen zuten kontatuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221030_gaurezdagoeskolarik_gabe_baltza.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur egun mugikorrak, whats appak eta hainbat tresna ditugu besteekin harremanatzeko baina inoiz baino dekonektatuago gaudela dirudi. Lehen, ezkutitza zen tresna bakarra eta postaria herriko pertsona famatua zen, zelako ilusioa eskutitz bat jasotzean! Gaur egun eskutitzak eta postalak idazten dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221022_gauezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Lur oso pozik dago ikasturte honetan eskolara bakarrik joaten delako eta gainera patinetez! Zu nola joaten zara eskolara? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221015_gaurezdagoeskolark_koloretako_monstroa.mp3 Deskargatu hemen.
Zein da zure kolore gustokoena? Zerekin harremanatzen duzu? Sentimenduak zein koloretakoak dira? Eta musuak? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220702_gaurezdagoeskolarik_musuak_eta_koloreak.mp3
Lur eta Ilargik landare batzuk landatu dituzte, batzuk hazi dira baina beste batzuk ez. Amamak gomendio batzuk eman dizkie landare horiek laguntzen hazteko. Jakin nahi dituzu zeintzuk diren? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220625_gsurezdagoeskolarik_tulipana.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Ilargi eta Lur pirataz mozorratuta heldu dira eta piratei buruzko hainbat gauza kontatu dituzte. Jakin nahi duzu zein probak gainditu behar dituzun pirata izateko? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220618_gaurezdagoeskolarik_piratak.mp3 Deskargatu hemen.
Beldurtuta etorri zaigu gaur Ilargi, izan ere, kurtso bukaerako txangoan igerilekura joango dira eta berari ez zaio batere gustatzen uretan ibiltzea… Baina lasai! Amamak eta Lurrek bereala lasaitu dute! https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220611_gaurezdagoeskolarik_ura_ta_krokodiloa.mp3 Deskargatu hemen.
Konpartitzea da jostailurik onena! Gaur horri buruz aritu dira Ilargi eta amama, Lur etxe aldaketa egiten egon baita. Behar ez dituen gauza batzuk oparituko ditu gehiago behar dituztenentzo. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220604_gaurezdagoeskolarik_jostailuak.mp3 Deskargatu hemen.
