Andrea Lago neskato galiziarraren kasuak mahaigainean jarri du heriotza duinaren inguruko eztabaida, hedabideetan bederen. Josu Larrinagaren ustez eztabaida zabaldu behar da gizartera, aurreiritzi erlijiosoei eta beste batzuei aurre egiten. Egun hauetan, Gasteizko Legebiltzarrean ari dira gai horretaz eztabaidatzen, Josuk kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151006sosularrinaga.mp3

Grezian pasa den igandean egin zituzten hauteskundeak: bederatzi hilabetetan herritarrak hiru aldiz deitu dituzte bozkatzera, eta denetan Tsipras garaile, nahiz eta egoera oso latza izan greziar askorentzat. Deigarria da ere abstentzioa ia %50era heldu dela. Katalunian, aldiz, datorren igandean izango dira hauteskunde plebiszitarioak eta nabaria da Espainiaren aldekoen urduritasuna, medio […]

Josu Larrinaga soziologoa eta Jabi Zabala kazetariarekin atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugu, alderdien balorazioak, emaitzen zergatiak, joera nagusiak, herriz herri soma daitezkeen tokian tokiko aldaerak, bitxikeriak… Bilbo eta Bilboaldetik abiatuta, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba gainetik ibili gara hegaz, batzuen eta besteen oraingo eta lehengo emaitzak alderatzen. (Argazkia: ARGIA) https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solas_hauteskunde_emaitzak.mp3 […]