Donostian, Gasteizen eta Bilbon egin dira bilkurak Euskal Herriko kazetari talde batek deituta, asteburuan martxan jarri zen Espainiako konstituzioaren 155. artikuluak, hedabide publikoen kontrola ere bere gain hartuko duelakoan. Honek ekar ditzakeen ondorioak salatu dituzte eta beraien babesa helarazi diete kataluniar kazetariei. Euskal hedabideetako kazetariek larritzat jotzen dute gobernuaren kontrola, […]

Gaur goizeko 11etan , ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek lantokietan agerraldiak egin dituzte atseden tartean, herritar katalanei elkartasuna adierazteko, igandean  Espainiar Gobernuak errepresio gogorra erabili baitzuen haien aurka, boto eskubide demokratikoa gauzatu nahi zutenean. Iluntzeko zazpietan, berriz, manifestazioak izango dira Hegoaldeko lau hiriburuetan.Bilbo Udaletxean ehunka lagun elkartu […]

Kataluniako erreferendumaren biharamunean Iñaki Barcena eta Josu Larrinaga batu zaizkigu. Atzo gertatutakoaren analisia egin digute. Katalan herriak, Generalitatekin koordinatuta, sekulako antolaketa eta heldutasun maila erakutsi du autodeterminazio erreferendum bat eratzeko orduan eta, gure gonbidatuen arabera, prozesuak ez du atzera bueltarik. Katalan herritarrek eta Espainiako Estatuaren arteko tentsioak gora egin du […]

Urriak bi astelehena, gaurkoa biolentziarik gabeko nazioarteko eguna da, eta egunkarietako azaletan irudi gogor eta bortitzekin esnatu gara, atzo Katalunian gertatutakoaren laburpen bat izan daiteke, Poliziaren oldarraldiak eta herritarrak bozkatzen, horiek dira munduko egunkari irakurrienetako azaletan ageri diren irudiak. Bi milioitik gora pertsonek bozkatu dute Kataluniako erreferendumean. Bartzelonatik, bertatik bertara, […]

Domekan, urriaren 1ean, egun garrantzitsua dute Katalunian. Espainiak poliziaz bete ditu kaleak (mossoak barne). Horregatik guk gaurko urrezko kantu legez Eskorbutoren Mucha policia, poca diversión aukeratu dugu. Kataluniagaz jarraituz, Lluis Llach-ek (gaur egun politikaria eta burges hutsa denak) egin zuen L’estaca ospetsua. Egun, ikur handia da kantu hau. Zuzenean 1976an […]

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, eta HIRU  elkarretaratzeak egin dituzte hiriburuetan. Deialdia ‘Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki’ lelopean egin dute. Bilbon Moyua plazan bilduko dira. Bertan, Txiki Muñoz eta Garbiñe Aranburuk, ELA eta LABeko Idazkari Nagusiak, hartuko dute hitza, Kataluniako herriari babesa emateko. Gabiñe Aranburuk esan du Espainiako Estatuak […]