Amaia Miranda eta Verde Pratok kontzertua eskainiko dute gaur Bilborock Aretoan, ‘Musika Lokala’ saioaren baitan. Bertaratzen direnek eserita egon beharko dute eta gehienezko edukiera 80 lagunekoa izango da. Verde Prato Ana Arsuaga margolari eta musikariaren bakarkako proiektu berria da. Gaurkoan Bilbo Hiria irratian izan da. Bere lehen lanak, izen bereko […]

“Gauaren atzean argia ikusi du dio” Hutsaren hatsa kantuan Aguxtin Alkaheten  kantu berriak. Aguxtin Alkhaten disko berriko kantuek garai ilunak islatzen dituzte. Hirugarren lana plazaratu berri du eta gurean izan da.  Ezezagunaren beldurra, bakartasuna, tristezia, dudak, erruduntasuna izan dira garai ilunotako sentipenak. Diskokoa kantuan berarekin betera entzun eta sorkuntza berriaren […]

Pikuak web-eria izango dugu hizpide abenduan estreinatu zen Irudienean eta gutxika badabil bere bidea egiten .Ikus-entzunezkoen grabazioak etenda dauden honetan eta kultura pantailan bitartez iristen ari zaigunean, Pikuak web-eriaz jardun dugu, Maddi Castro zuzendaria eta Amaia Ruiz de Galarreta aktorearekin. Pikuak webserian, hiru piku dira,  hiru neska dira seriaren protagonista. […]

ACT FESTIVAL, Ekainaren lehen astean Bilbon eta Barakaldon ospatzekoa zen Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdia, azarora atzeratu dute. Aurtengo ediziorako mundu osoko 700 eskaera baino gehiago jaso zituen jaialdiak, eta abenduan deialdia itxi ondoren, hautaketa-batzorde batek aukeratu zituen aurtengo edizioko lanak. Aukeraketa hori otsailaren erdialdean jakinarazi zitzaien eskatzaileei.ACT FESTIVALen aurtengo […]

Astelehenean liburu dendak ireki zituzten. Itxialdia indarrean sartu zenetik lehenak izan dira irekitzen eta hórrela kultura esparruan pertsiana igo dutenak izan dira. Bilboko elkano kalean kokatuta dagoen Louise Michel libururendara jo dugu, apirilean laugarren urteurrena ospatu behar zuen, datorren urterako utziko dute ospakizunak kontatu digu Enekok. Lehenengo egun hauetan denda […]

Gaurkoan Mikel Uraken musikaria gonbidatu dugu. Konfinamenduan kantu berria sareratu berri du “Edon Arrotz” deiturikoa. Azken boladan dena arrotza egiten zaigu, gure mundua ezezaguna bilakatu zaigu. Sintetitazadoreekin sortutako kantu instrumentala da. Giro edo atmosfera batera eramaten gaituena, arrotza ere egin zaigu Mikel gitarra gabe entzutea. Mikelek sortu, grabatu eta etxean […]

Gaurko saioan kofineamendua sortzen ari diren ekimen anitzetan jarri dugu begia, musika eta antzerkia. 121 krew taldeak 2016an Zazpi Katu Gaztetxean eman zuten azken kontzertua, agurra “Mahatsen denbora” disko bikoitzarekin etorri zen. Beraien arteko laguntasunak ordea ez du etenik! Horren isla ostiralerako antolatutako online sezioa izango da, 121krew eta Norte […]

Liher taldeak disko berria aurkeztu digu,  Hemen Herensugeak Daude deiturikoa, emakume baten istorioa kontatzen diguna.  14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena. Pieza guzti horiek elkarrekin amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute. Gainera kantuen […]