Otsailaren 7an estreinatuko da zinema aretoetan Lur eta Amets animaziozko euskal filma. Aurretik, pelikulako anaia-arreba protagonistek herri eta hiri ugari bisitatuko dute filma aurkezteko eta abenturaz beteriko ikuskizuna eskaintzeko. Larunbatean Bilbon izango dira Bilborock aretoan eguerdiko hamabietan. Euskal Herriaren historia beste ikuspuntutik kontatzea du xede Lur eta Amets-ek, izenburu bereko […]
kultura
Biba Berango kantuarekin abiatu dugu gaurko Piperpolis saioa, Tranpaldo Joseba Tapiaren disko berrian jaso duena, zuzenean grabatutako diskoa dakar banda berrituarekin. Joseba Tapia gurean izan da. Berriro trikitixa eskuan bueltatzen da.Talde berrituarekin, kantua zaharrak baina irakurketa berri dakartenak. Moldaketak egin ditu, eta bestelako sonoridade dakarte, beste instrumentu batzuk gehitu zaizkio […]
Asteburu honetan ospatuko da BALA, Bilboko Arte liburu azoka, Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka. Kokapena izaten da BALA azokaren ezaugarrietako bat, Bilboko espazio ezberdinetatik pasa ostean aurten Boulevard tabernan izango da. XIX mendeko kafetegi mitikoak hartuko du azoka. Fanzinean, autoedizioak, […]
‘Osorik da!’ lelopean, Durangoko Azokaren 54. edizioa abian da. Landako Gunea jendez lepo dago, gaurko eguna ikasleen eguna izanik beraientzako antolatutako ekitaldiak izan dira nagusi. Goizean Ahotsenean instrumentuak egiteko aukera izan dute baita liburuak nola editatzen diren ikasteko aukera. Bertatik bertara ibili gara gaztetxoekin hitz egiten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Ikaleak_intrumentuak_liburuak.mp3 Deskargatu hemen.
Goizeko 10:30etan hasi da Durangoko 54. Azoka. Aurtengo leloa “Osorik da!” hamaika dira batzen diren emozioak, esperientziak eta bizipenak. Aurtengo nobedadeak Ioar Oteizak ekarri dizkigu Durangoko azokako komunikazio arduradunak. Lehengo aipaztekoa landako guneko saltokien aldaketa. Aurten ere aurreko urteetan bezala egitaraua guneetan banatuta egongo da, Areto Nagusia, Gogoetaren plaza, Ahotsenea, […]
Saioa abiatzeko Jon Maya dantzariarekin berba egin dugu, aste honetan “Gauekoak” ikuskizuna eskaini du Arriaga Antzokian. Gogoeta pertsonal batetik abiatzen da ikuskizuna. Dantzatik, musikatik, kantutik ere badu. Jon dantzan jardungo du eta aldamenean Xabi Bandini eta Arkaitz Miner dantzariak izango ditu. Saioaren bigarren atalean Joseba B Lenoirekin berba egin dugu […]
Nahiak Nai , Nahia Ojeta dugu proiektuaren arima dela esan dezakegu, urteak daramatzate musika munduan baina oraingoan talde berria osatu du. Bateria utzi eta gitarrara salto egin du eta akustikoetan ibili ostean taldea osatu du eta lehen lana aurkeztu digu, Jarrera bidea deituriko lana. Burlatatik datoz taldekide guztiak eta Iruñean […]
“Joana Maiz” Yurre Ugarte eta Joseba Larretxek sortutako komikiaren protagonista dugu, berak uko egiten dio Euskal Historia kanonikoaz diharduen pelikula bat filmatzeari, etxetik kaleratzeko arriskuan dagoen amona bat jarriko du protagonista, erresistentzia da hartzen duen jarrera. Gaurkoa Yurre eta Joseba batu zaizkigu irratira. Erresistentzian bizi izateari buruzko gogoeta Dakar nobela […]
Hortxe bueltan dugu Durangoko Azoka. Zenbat sormen lan aurkeztu eta galtzen diren gure kultura txikiaren unibertso handian. Ahalegin horretan gabiltza Bilbo Hiria irratiko piperpolis saioan eta gaurkoan Bermeotik datorren taldea gonbidatu dugu, Etxekalte. Esku artean disko berria dute “Gure hizkeran” deiturikoa. Iñaki Olondo eta Iker Etxebarria batu zaizkigu saioan. Sei […]
Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna , Bilboko udal musika Eskolak ikus-entzule mota guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu gaurko. Jardunaldia Eskolako ikasleen kontzertu batekin hasiko da 17:30ean Bilbao Musikan , behin bukatuta, 18:30ak aldera, ordu erdiko kalejira bat egingo da eta 19:00etan ikasleek Bilborocken jardungo dute. […]
