Tarbeskalea saioaren hirugarren alean inspirazioa iturri Mafalda izan da. Fanzine hitzaren jatorria ingelesezko fan eta magazine hitzen elkarketatik dator. Itzulpen literalena “jarraitzaileentzako aldizkaria” litzateke. Fanzineak, izenak berak azaltzen duenez, gai baten bueltan bildutako jarraitzaileei zuzendutako argitalpenak dira. Gehienetan jarraitzaileek eurek egina ere. Gai hauek ia-ia genero bihurtu dira honezkero. Zuk […]

Gaurko saioa hamakarekin jaialdiz jaialdi ibili gara. Udarekin batera datozen jaialdia batzuk izan ditugu hizpide. Ekainaren 28, 29an Abanadoibarran Lekuz Leku jaialdiaren XV. Edizioa ospatuko da, bertan izango diren dantza piezak izan ditugu hizpide. Armintza Txapel Reggae 2019ko artisten zerrenda prest dago, uztailaren 13an ospatuko da. Aurten festibalak hizkuntza eta kultura aniztasunaren alde […]

Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Bihar Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egingo du bertatik bertara. Antolatzaileekin hitz egingo dugu, […]

Gaurkoan “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari” antzezlana izan dugu hizpide. Pabilioi 6 aretoko talde gazteak taularatu du eta ostiralean euskaraz ikusteko aukera izango da. Ana Garcia bilbotarra hilik eta bortxatua agertu da Vinaroseko  zabortegi batean. Bertan ematen zituen oporrak, eta kuadrillako lagunek beren buruari galdetzen diote merezi ote duen […]

DEUS EZ Eibar eta Azkoitia artean 2016an sortutako rock  taldeak bere bigarren diskoa kaleratu du aste honetan, Sherpak izena jarri diote eta 10 kantuz osatuta dago. Aurkezpenean murgilduta dabiltza Eric, Alex eta Koldo, gurean izan ditugu. Hainbat taldetan jo izan duten musikari esperimentatuak dira. 2017an euren lehen diskoa atera zutenetik, […]

Bea Egizabalek eta Ane Labakak ‘Erradikalak ginen’ sortu dute. Astelehenean estreinatuko dute Kafe Antzokian, gaurkoa Bilbo Hiria irratian izan ditugu, azken entseguetan harrapatu ditugu. Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera datoz. Aurrekoan bezala bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi […]

Gauekoan Piperpolistarrak Lizarrietara egin dugu salto. Asteburu honetan Uso pop jaialdiaren 10 edizioa ospatuko da, eta honekin deskantsua hartuko du jaialdiak, ez orde elkarteak. Konturatu orduko bi zifretara iritsi da jaialdia eta osasuntsu eta indartsu badago hausnarketarako tartea irekiko dute. Ala ere asteburu honetan izango da zer gozatu Sara eta […]

Miren Amurizak “Basa” eleberria argitaratu berri du, 2017ko udazkenean irabazi zuen Igartza saria, eta haren laguntzarekin argitaratu du lana. Sabina da nobelaren protagonista, baserrian bizi da. Sabina Gojenola bertan bizi da koinatu elbarriarekin, Henry Ameriketan ibili ostean Euskal herrira buelta egindakoan Sabinarekin bizitzen dena. Sabina osasunez makal dabil, seme alabak […]

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin antolatzen ari den Berri Txarrak Lagunartean izeneko kontzertuari buruzko hainbat datu eman ditu gaur goizean prentsaurrekoan. Euskal Herrian iragarritako emanaldi guztietako sarrerak bukatuta daude jada, beraz, Kobetamendikoa da, gaur gaurkoz, Euskal Herrian talde nafarra ikusteko dagoen bakarra. Kontzertu berezia antolatu dute eta lehene […]