Larunbat honetan, hilaren 29an, arratsaldeko 20:00retan eskainiko da Burdina ikuskizuna BBK aretoan. Ikuskizunak flamenkoa eta euskal kultura bateratzen ditu, bizkaira heldutako meatzari eta langileen historia kontatzen du Bizkaiko paisaia moldatzeko egin zuten lana aurkezteko helburuz. Beñat Achiary kantaria batu zaigu irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_BE%c3%91ATaXIARI.mp3 Deskargatu hemen.
kultura
Martxoaren 10tik 29ra bitarte ospatuko da Loraldia jaialdia Bilbon. Euskal kulturako erreferenteak zein sortzaile gazteak jardungo dira hiriko hainbat espaziotan. Beste urte betez Bilbo euskal kulturaren plaza izango da, irrati tarte honetan loraldia ezagutzen ari gara Imanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. Musikak izango du bere leku garrantzitsua loraldia jaialdian, badakagu […]
Gaurkoan BULEGO Azkoitiako musika talde berria gonbidatu dugu, argitaratu berri dute Hegan kantua. Tomas batu zaigu irratira. Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Itzi Beitia (teklatua) eta Xabier Arrieta (bateria). Talde berria sortu dute musikariek, eta pop doinuetara jo dute, esaterako, Hegan abestian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/200218_piper_bulego.mp3 Deskargatu […]
Dantza, bertsolaritza, artea, musika, literatura , antzerkia diziplina guztiak dute lekua Bilboko Loraldian. Udaberrian Bilbon kultur loreak loratzen dira Loraldia jaialdian, Euskal kulturaren ikusgarritasuna, transmisioa eta profesionaltasuna ardatz dituen jaialdia dugu, gaurtik Aurrera astero astero aurtengo Loraldia jaialdia ezagutzeko aukera izango dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200205_loraldia1_musikatuta.mp3 Deskargatu hemen.
Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak estreinatu berri du Ubu, finantzen errege antzezlana. Ramon Bareak zuzendutako lana, RAUL Quirós Molinaren bertsio batetik abiatutu dute lana, beti era Alfred Jarryren testua oinarrian izanik. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira antzezlaneko […]
2020. urtean Azkuna Zentroak, Alhondigak alegia, hamar urte beteko ditu. Kultura Garaikidearen Zentru gisa finkatu dela azpimarratu dute gaur Alondegiko arduradunek, —Fernando Pérez zuzendariak eta Juan Mari Aburto alkateak— efemeridearen berri emateko egin duten agerraldian. Bisitari kopuruak eta parte hartzeak %40 gehitu da azken urtean. 2020ko programazioa izango da urteurrenaren […]
Gaurkoan Iñaki Palacios txistularia izan dugu bidelagun, “Lurra ardoa eta dantza” lehenengo lana izan zen. Oraingoan “Harria” argitaratu du. Mulixka dantza taldeak eta Iñaki Perurenak elkarlanean. Musika, dantza eta poesia uztartu dituzte ikuskizunean. . Txistua da proiektuko protagonista nagusia, baina harria da oinarria, haren bidez josten baitira elementu guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/200128_piper_InakiPalacios.mp3 […]
Bilboko Arte Ederren Museoak, 2001az geroztik Iberdolaren eskutik bertako artelanen kontserbazioan dihardu, hauek jasan ditzazketen kalteak saihesteko asmotan. Horrela, Iberdrola – Museoaren kontserbazio eta zaharberritze egitasmoaren bitartez 48 lan tratatu zituzten iaz. Nabarmentzekoa da, horien artean zenbait artista Euskaldunenak daudela, esaterako, Isabel Baquedano nafarrarena, Ignazio Zuloaga gipuzkoarrarena, eta Roberto Laplaza […]
Bueltan dator Skakeitan musika talde donostiarra, ‘Nola Galdu Denbora’ izeneko disko berriarekin. Laugarren lana dute donostiarrek eta saltoa eman nahi izan dutela adierazi dute “bai eduki eta baita forma aldetik”. Aurrekoetan bezala Haritz Harreguyrekin burutu dute grabaketa lana, eta, hori gutxi balitz, Londresera abiatu dira soinu berrien bilaketan, Eliot James […]
Gaurko saioan kantari handia izan du hizpide Rafa Ruedak, Leonard Cohen. Leonard Cohen 1934ko irailaren 21ean jaio zen Westmount-en, Montrealeko (Quebec) eremu anglofonoan, Kanadan. Bod Dylanekin batera XX mendeko ikonoa kantugintzari dagokionez. Maila handiko poesia ere idatzitako da. Leonard Cohen musikari berantiarra izan zen, 33 urte zituela plazaratu baitzuen lehen […]
