Eskean Kristö taldeak lan berria argitaratu berri du, “Beste belaze batzuen gozoan” izenburua du hirugarren lan luzea lanak. Boskotean aldaketa egon bada ere Eskean Kristö rock and roll klasikoan jarraitzen du. Disko berriko kantuak ezagutzeko Pello eta Peoi batu zaizkigu Piperpolis-era. Eskean Kristören zigilua dakarte kantu berriek, baina taldekideek aitortu […]
kultura
Fernando Perez Azkuna Zentroko zuzendariak datozen bost urteetan zentroak hartuko duen ildoa aurkeztu du gaur. Azkuna Zentroa hirira zabaldu eta gainontzeko kultur zentroekin elkarlanean aritu nahi du. Etapa berri honetan, pertsonak eta ingurune artistikoa jarri dituzte muinean eta gizartea eta kultura garaikidearekin lotu nahi dute zentroa. Bertako eta atzerriko artisten […]
Jean-Christian Galtxetaburuk, Mixel Etxekoparrek, Patxi Laskaraik eta Pierre Visslerrek “Züek heben” gaualdia eskainiko dute Euskaltzaindiak Bilbon duen aretoan, ostiralean. Gaurko Piperpolisen Mixel Etxekopar izan da gurean. Bertan, aurreko egunetan hirian zehar hartutako irudi eta argazkiak erakutsiko dituzte, musikaz lagundurik. Euskal Herriko mapa geopoetikoa egiten dabiltza eta hiru egun haietan Bilbon […]
“Zazpi senideko” antzezlana urte berriarekin Bilboko Arriaga antzokira iritsiko da. Euskal Herriko txoko ezberdinetan erakutsi ostean Arriaga Antzokian ikusteko aukera izango dugu urtarrilaren 7 eta 8an. Ximun Fusch izan da gurean. Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak”Ander Lipusen zuzendaritzan, Anaitasuna da gaia. Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa […]
Larunbatean, abenduaren 15a, Gau Irekia itzuliko da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara. Sarean elkarteak antolatutako kultur jaialdiak 80 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu egun baterako. Zazpigarren edizioak kultura parte-hartzailearen aldeko apustua sendotzen du, ekitaldiaren programa bertako artista zein kolektiboekin batera sortuz, deialdi ireki baten bitartez. 50 gunetan ehunka […]
Gaurko saioan Jon Basagurenen bisita euki dugu. Izaki Gardenak taldeak argitartu berri duen lana ezagutu dugu berarekin batera. Diskoak zortzi abesti berri ditu, Sevillako La Mina estudioan jasoak, Raul Perez teknikariaren gidaritzapean. Pozik daude azken emaitzarekin eta pozik ere biniloan argitaratu dutelako lana. Gainera autoezkoizpenaren bidea hartu eta Erraia sortu […]
Gatibu taldeak “Azken indioak” diskoa aurkeztu digu gaurkoan. Alex Sardui izan da irratian. Texasen grabatutako lana izan eta horrek berezia egin du grabaketa eta diskoa bera. Hamesei urteko geldialdirik gabeko bidean ilusioa eta motibazioa dute. Azken indioak direla diote. Kantuen hitzetan beste behin kezkatzen dizkieten gaien inguruan jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181129_Gatibu.mp3 […]
Anita Parker taldeak “Anita Parker II”, bere bigarren lan luzea aurkeztuko digu gaur. Jon Zubillaga izan da gurean, bigarren lanaren xehetasunak ematen. Kantu berriak doinu berriekin eta beste behin dantza egiteko gonbita luzatzera datoz. Urte gogorra bizi izan du taldeak; Shot estudioa erre eta elkartasunarekin berregitea lortu badute. Oraingoa Angel Katarainen […]
Iñigito Txapelpunk bere bizitza musikalaren alma mater-a da. 32 urte daramatza gitarrarekin, 20 urte Txapelpunk egitasmoarekin. Zorionak nire partez niretzako 9. diskoa da eta trobadore-punk arimarekin dator. Iñigito, gitarra eta ahotsa. Bilbo Hiria irratira batu zaigu eta azken lana berarekin batera entzun dugu, gitarra eta ahotsa lagun dituela ondu du […]
Garik Beste denbora batean bilduma berria aurkeztu du. Eguneroko kontu txikien inguruan kantatu du. Bilboko Arte Ederren Museoak euskal artearen azken hamarkadetako ibilbidearen inguruan prestatu duen erakusketa antologikoan egin du aurkezpena 1968tik gaur egun arteko diskoen artean. Musika estiloan jarraipena izan duen arren, soinuaren norabidean nabari da, akaso,Gariren disko berria […]
