Argiaren abiadura da Baobabs Will Destroy Your Planet Iruñeko taldearen lan berria. 2014an sortu zen taldea, eta, bigarren bilduma eskua artean dutela, irratira etorri zaizkigu. Eymar gitarra eta abeslaria batu zaigu saioan. Taldean aldaketak izan dituzte eta urtebete gutxi gora behera jo gabe egon ostean irailean grabatu zuten abesti sorta […]
kultura
Katixa Agirrek bigarren eleberria aurkeztu du Amek ez dute deiturikoa. Nobelaren abiapuntua da ama gazte batek bere ume bikiak hiltzen dituan momentua. Beste ama gazte batek, krimen horren zergatiak ulertu nahian, ikerketa hasiko du bere kabuz. Eleberriaren hasiera nobela beltzaren antza duela adierazi digu. Gizartean tabua den auzi bat jorratzen […]
Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60. edizioa azaroaren 9an hasiko da, 20:00etan, Arriaga Antzokian, Mariano Llinás zinegile argentinarrari Ohorezko Mikeldia emanez. Inaugurazio ekitaldian, Llinásek berak zuzendutako “La Flor antes de que fuera La Flor” lana estreinatuko dute, Edizio honetako Ohorezko bigarren Mikeldia Apichatpong Weerasethakul zinegile thailandiarrari emango […]
Erritmoz betetako antzezlana dakar Bilboko Arriaga Antzokira Tanttaka Konpainiak. Amildegian dauden hiru pertsonaia erakusten dituen obra da bera, “Izoztutako Haizea bezala”. Rafael Herreroren kontakizunean oinarrituta, antzerkia eta dantzaren uztarketa proposatzen digute oholtzara igoko diren Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarrik Fernando Bernuésen zuzendaritzapean.Taniak ekarri dizkigu obraren zehetasunak. Hitzordua, urriaren 18an, […]
Gaurko saioan Sonakay taldearen bista izan dugu, ostegunean Bilbon aurkeztuko dute disko berria. Sonakay, euskal zein ijito erro sendoko talde donostiarrak, bere lehen diskoa kaleratu du. “Sonakay denontzat” izeneko lana, Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute eta zazpi abesti egin dituzte. Abesti propioez gain, euskarazko lau bertsio ere grabatu dituzte: Benito […]
Eñaut Elorrietak Harian izeneko proiektua aurkeztu du. Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin ariko da. Euskadiko Orkestra sinfonikako bost musikarik osatzen dute, bi biolin, biola, txelo eta kontrabaxua. Bere ibilbideko errepertorioko kantuak moldatu dituzte eta baita bertsioak prestatu. Kantu berriak ere sortu ditu hari laukotearekin batera. Kantuen moldaketak Fernando Velazquez, Carlos […]
Euskal kulturaren garapenean egindako lanagatik omenduko dute Gabriel Aresti ostiralean, urriaren 19an Euskaltzaindiaren egoitzan. Aresti eta bere garaia, Hizkuntza biziberritzearen bidegileak izenpean 1960 eta 1975 artean euskalgintzan emandako urratsak aztertuko dituzte; Aresti eta bere garaikideen lanaren analisia eginez. Egun osoko egitaraua izango da, goizean zehar hitzaldiak eta arratsaldean musika eta […]
‘Astelehen Buruzuria’ kontzertu akustikoen zikloak Amorante, MICE, Petti Zuriñe eta Fran –Hesian,Mikel Urdangarin, Nizuri Tazuneri gonbidatuko ditu urrian eta azaroan. Astelehenean abituko dira kontzertuak Bilbon Euskaltzaindiaren aretoan Amoranterekin. Bigarren urtean gainera zikloa Donostian ere emango da, asteartetan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzak sei kontzertu akustiko hartuko ditu udazkenean, euskal musika sustatzeko helburuarekin. […]
BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra izango da, eta berriro ere bete egingo ditu dagoeneko ohikoak eta Bilboko eszena berriaren erreferente diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia eta Pabiloi 6, eta baita beste espazio batzuk ere, BilbaoArte, Errekalde Aretoa eta Bulegoa Z/B. BADen hurrengo ediziorako aukeratu diren 21 konpainien artetik ia erdia […]
Gaurko saioan Pauline & Julitte kantariak batu zaizkigu. 2014 urtean ezagutu zuten elkar eta 2015ean Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuak ematen hasi ziren. 2017an atera dute aurreneko diskoa, Hegaldaka izena duena.Bilbon izan dira eta Hegaldaka lana ekarri digute. Saioaren bigarren atalean Gotzon Barandiaranek argitaratutako liburuaren nondik norakoak ezagutu ditugu. Gotzon […]
