Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan “emen” bere lehen disko grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Gaurkoan Birkite […]

2007an Governors taldeak hasitako ibilbideak etena izan zuen 2015ean, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako Su garaia zuzeneko disko eta DVDaren ondoren. 2017 urte bukaeran iritsi da lan berria, Z.E.R.O (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) diskoa. Ohiko soinu indartsua dakarrena. Ander Zubillaga, taldeko gitarra jotzailea izan da gurean. Lan berriak izandako harrerarekin […]

Anodino Teatrok hirugarren antzezlana aurkeztu digu, “Erbeste edo saihets baten aldarrikapena”. 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria  jaso zuen. Donostian eskaini ostean, emanaldi sorta abiatu dute. Adam eta Eva dira antzezlaneko protagonistak, Aitor Fern andinok eta Getari Etxegaraik gorpuzten dituzte. Adam eta Eva kristau sinesmenaren arabera lurrean izandako lehen gizakiak izan […]

Arriaga Antzokiak urteko lehenengo antzerki estreinaldia jasoko du asteazkenean . Ados konpaniak  Dublindarrak antzezlana taularatuko du, James Joyceren Dubliners lan klasikoan oinarrituta dagoen lana. Literatura unibertsaleko kontakizun hoberenetakoa izan arren, antzerkirako oso moldaketa gutxi jaso ditu liburu horrek. Garbi Losadaren zuzendaritzapean, Ados Teatroak erronka hartu du bere gain, agertokietan ibilbide garrantzitsua duten zortzi euskal […]

Gaur goizean, Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Foru Liburutegiaren 2018. urterako kultur programazioa aurkeztu du. Urte osoan zehar, erakusketak, tailerrak, ikastaroak, irakurtzeko taldeak, literatura topaketak, berbaldiak eta literatura lehiaketak antolatuko dira. Foru-liburutegiko jarduerak 2008. urtean antolatu ziren lehenengoz, eta hamar urte ondoren, askotariko kultura-programazioa gero eta zabalagoa da. […]

Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea du helburu Bazter Fest ekimenak. Aurten, hirugarren edizioan, Estatu osotik etorritako emakume sortzaileak bilduko ditu Bilborocken larunbatean. Ane Guria eta La Basu Eskina Femeninako kideak dira antolatzaileak eta gaurkoan irratian izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171215_BAZTERFEST.mp3 Deskargatu hemen.

Aukeran Dantza konpainia 1997an sortu zuen Edu Muruamendiarazek, Donostian. Dantzari eta koreografoa da Muruamendiaraz eta ibilbide luze eta emankorreko taldea gidatu du hogei urtez. 20. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko dute Urtarrilak 7an Arriaga Antzokian. Edu Muruamendiarazen visita izan dugu saioan. Aukeran 20 urte izeneko ikuskizuna prestatu dute urteurrenarekin bat […]