Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren eskoletan Jose Mari Larramendi izan da. Filosofia ikasi zuen Valladoliden eta Antropologia, Levi Straussen ondoan, Parisen. Ondoren Alemanian zein Ingalaterran egin izan ditu egonaldiak. Lau ardatz izan ditu hizlariak: hizkuntza, pertsona, profesionaltasuna eta memoria. Euskal Herrian ibilbide oparoa du kultur esparruan, Debako gazteen elkartean aritu […]
kultura
Gaurko saioan Ana Malagonen bisita izan dugu, argitaratu berri duen “Gelditu zaitezte gurekin” nobelaz berba egin dugu. Mikroipuinez osaturiko liburua plazaratu zuen duela urte batzuk “ Lasai, ez da ezer gertatzen” 162 mikroipuinez zipriztindu gintuen Ana Malagonek, orain ipuinak ere bildu ditu “Gelditu zaitezte gurekin” izenburua duen liburuan. Era askotakoak […]
David Macián zinegileak zuzendua eta Isaac Rosaren eleberrian oinarritua, La Mano Invisible film esperimentalak lan mundua du hizpide. Filma gaur estreinatuko da Donostiako Cines Principe aretoetan, eta datorren astean, Bilboko Multicines eta Gasteizko Guridi aretoetara iritsiko da. Lan berezia da ekoizpen aldetik, izan ere, autoekoizpena da, elkarlanaren emaitza. Zuzendariaren esanetan, […]
Erredakzioa La Taller gunearen hedapena da. La Taller eta Erredakzioa, aurrez aurre, Bilboko Solokoetxe auzoko Iciar Maisua kalean kokatuak daude. Erredakzioa Kazetaritza, artea eta inprenta lotzen duen proiektu kulturala dugu, Tania Arriaga Azkarate arduradunak eman dizkigu azalpenak gaurko saioan. Proiektu bien arteko lotura teknika grafiko eta inprentaren teknologien erabilpena da. […]
13 urte eta gero Maider Zabalegi oholtzara , plazara bueltatu da, 10 kantuko diskoa eskua artean duela, “Zuei” deiturikoa. Piperpolis saioan izan da Maider Zabalegi eta luze hitz egin dugu. 2004an Alaitzek eta Maiderrek agur kontzertua eman zuten. Gitarra lagun hasi zinen kantuak sortzen, hasieran bakarrik eta gero batu zen […]
Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoa Gorka Urbizu izan da. Musikari Nafarrak bere ibilbidearen kontakizuna ekarri digu. Unibertsitatean ez ohiko lekua izan da kantariarentzat, beti ere ikasle giza izan bait da. Bizitza erdia darama Berri txarrak taldean, musikak plazera ekartzen dio. Abiadura aipatu digu Urbizuk. Abiada bizian joan dira urte hauek […]
Gaurkoa Balerdi Balerdi taldearen lan berriaren aurrerapen kantua entzun dugu. Maiatzean argitaratuko dute “Galtzen ikasteko metodoa” deituriko lan berria. 90eko hamarkada Iruñean sortutako taldearen ibilbideko bosgarren lana izango da. Aurreko lanetik formazioak aldaketak izan ditu, Karlos Ortiz baxu jotzaileak taldea utzi du eta Berako bi musikari sartu dira: Anxel Iraola […]
Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoa umoreaz aritu gara Uxoa Anduaga soziologoarekin. “Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia” tesia egin du. Umorea eta errealitatearen artean dagoen lotura umoreak behar bezala funtzionatzen ez duenean ikusten da argien: txiste bat harrapatzen ez denean edota txantxa batek iraintzen gaituenean adibidez. […]
Gaurko saioan Mikel Urdangarinen bista izan dugu. Estudioko lan berria argitaratu berri du, Margolaria deiturikoa. 2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan haren ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak. Luze hitzegin dugu Mikelekin, kantuen hitzez musikez eta musikan pintatzen jarraitzeaz. Biztzari eskainitako diskoa dela […]
Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan Itxaro Borda idazlea izan da. Bidai bat proposatu digu gaurko solasaldian, bidai bat lurraldean barna, hizkuntza eta sorkuntzan. Lurraldeak egiten du ardoa edo artoa egiten du, baita idazlea, Itxaro Bordak ez du ulertzen bere idazkera bere lurralde gabe. Literatura alorreko lehen urratsak 1982an eman zituen, […]
