D’Capricho, Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatutako Habanako duoa da. Udan han eta hemen dabiltza kontzertuak emanez eta Uztailaren 24an Bilboko Kafe Antzokian egongo dira. Gaurkoan Danieurisekin berba egiteko aukera izan dugu. Musika eta poesia ardatz dute kantuak egiterako orduan, Kubako idazleak baita euskaldunak. Andrazkubak euskarazko kantu bilduma argitaratu […]
kultura
Marrazkiak azalean azala hitzetan lelopean, diziplina askotako hainbat ikuskizun izango dira Ean uztailaren 14tik 16ra bitarteko asteburuan. Irudiarekin batera, arteak izango du leku berezia aurten. Gaurko saioan egitarauan sakondu dugu Castillo Suarez, Mariasun Landa, Mikel Martinez eta Inuekin batera. 14garren edizioa izango da aurtengoa eta hasierako ezaugarriei eutsi diete antolatzaileek: […]
Jose Angel Irigaray euskal kulturgintzaren transmisio gradu-ondoan izan da, medikua, idazlea eta poeta da. Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa… Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera,narrazioa eta bereziki poesia. Transmisioaren garrantziaz […]
Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria izan da euskal kulturgintzaren transmisioa graduondoan. Duela 61 urte sortu zen Jakin aldizkaria, 1956an Arantzazun eginiko bilera batean sortu zen Jakin aldizkaria .Gaur egun auzi berdinak ditugu baina galderak aldatu dira. Begirada konplexua. Lehenengo Jakin aldizkariko editorialean argi utzi zuten euskara kultur hizkuntza bilakatu behar […]
Kultura eta ekonomia aztertu ditugu euskal kulturgintzaren transmisioa gradu-ondoan. Herri onen eraikuntza ekonomiaren ikuspegitik aztertu dugu. Gaurko saioan Xabier Alkorta izan dugu bide lagun. 1949an Donostiako familia euskaldun xume batean jaiotakoa. Ibilbide luzea egin du Xabier Alkortak. 1967an Donostiako Udal Kutxan sartu zenetik, Kutxan garatu du bere ibilbide profesionala. Bertan […]
Gaurko saioan Juanjo Olasagarreren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen Poz Aldrebesa nobela izan dugu mintzagai. Gai asko jorratzen ditu nobelan, memoria, zaintza, gizonen arteko maitasuna, sexua.. Bi protagonista nobelan,homosexualak, Joseba eta Axi. Belaunaldi konkretu batekoa, belaunaldi baten argazkia da, 19 urte elkarrekin daramatzaten bikotea dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/170606_piper_Juajo_Olasagarre.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren eskoletan Joseba Barandiaran izan da. Kultura eta ekonomia ez dira elkarrekin joaten, baina ala ere bi hauek elkartzen saiatu da Joseba Barandiaran. Kultura kontabilizatzeko bere ikuspegia ekarri digu. Ekonomian begiratzen diren gauzak esaterako eurotan zenbatzen dira baian kultur transmisioan bestelako kontaketak daude. Ekonomiak Barne Produktu […]
Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten 22. Edizioa izango da. Ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta 2an, Lekorneko Garro gazteluaren inguruko zelaietan ospatuko da. Gaurkoan Jon Irazabal izan da gurean jaialdiaren filosofia eta helburuen inguruan berba egin dugu. Baina EHZn dena ez da musika, eta aurten ere gogoetari tarte zabala egingo diote. […]
25 urte musikan murgilduta eta indar berrituta heltzen dira berriro ere Balerdi balerdi taldeko kideak. Disko berria aurkezten dabiltza Galtzen ikasteko metodo. Gaurkoan Toño Muro izan da Piperpolis saioan. 2000. urtean berriro jarri zuten arte taldea martxan Murok eta Sergio Ibarrola Zara bateria jotzaileak. Karlos Ortiz baxu jotzailearen laguntzarekin, Hegoko […]
Magia zaleen egutegietan gorriz markatuta egoten dira Bilboko magia topaketetan, artista ezagunen lan berriak ikusteko aukera emango du aurten ere jaialdiak. Magiaren sekretuak ekarri dizkigu Tor Magoak. Txikitatik izan du gustuko magia, eta urteekin afizioa ofizio bilakatu da. Askotariko magia dagoela kontatu digu, kartekin eginikoa, ilusionismoa… Gaur egun Tor Magoak […]
