Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu. Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero… 2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta […]
kultura
Ramon Agirre aktorea eta Inazio Tolosa musikaria bueltan dira “Putinen guardasola” obrarekin. Ray eta Nik bikoteak, Euskal Ereserkia egiteko eskaera jasoko dute lehendakariaren partetik. Asmatuko dute sortzen?. Gaur arratsaldean antzezlana eskainiko dute Euskaltzaindiko aretoan, hona hemen Ray eta Nickekin izandako solasaldia. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171122_PutinenGuardasola.mp3 Deskargatu hemen.
Trikitixari buruzko hitzaldi musikatu eman du Agus Barandiaranek gaur Kafe Antzokian. Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri (Korrontzi) aritu dira hizlari. Trikitixa erroetatik izenburupean, Euskal musikan oso errotuta dagoen musika-tresna hori gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Trikitixaren historia eta gaur egun arteko bilakaera jorratuko du Agus Barandiaranek, eta garai desberdinetako trikitixak […]
Gaurko saioan Patxuko Nice taldearen lan berria ezagutu dugu, Hego Haizea, Ego querido lana. Euskaraz eta gazteleraz dira abestiak, eta kolore asko ditu azalak. Musika ere halakoa dela azaldu dute taldekoek. Lasai egin dituzte kantuak eta urtebete pasatu dute diskoa lantzen, Aieka estudioetan, Pello Gorrotxategirekin. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/171114_piperPatxukoNice.mp3 Deskargatu hemen.
Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean. Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak zuzendu dute lana eta geografikoki bi eremutan kokatua dago: idazlearen jaioterria den Iurretan eta egun bizitoki duen Habanan. Joseba Sarrionandia idazle iurretarrari aitortza publikoa egin diote egun hauetan jaioterrian […]
Jabier Muguruzak Leiho bat zabalik lana aurkeztu digu. Zortzi kantu berri bildu ditu lan berrian, sormen prozesuan aldaketak egin ditu, horrek anbientazio berria ekarri dio lanari. Ander Mujikarekin lan egin du eta Berako Atala estudioan grabatu ditu kantuak. Ondoren Javi Vicente Carasueñoren estudioan egin ditu nahasketa. Kantuetako letrei dagokienez, ohiko […]
Gaurkoan zinez jardun dugu, Iratxe Fresneda laguna batu baitzaigu saiora. EHUko irakaslea eta kazetaria da Iratxe, eta duela urtebete Irrintziaren oihartzuna bere lehen dokumentala aurkeztu zuen Donostian, Zinemaldiko Zinemira sailean. Mirentxu Loyarte zinegilearen figuraren eta ekoizpenaren inguruko lana da. Urte bete honetan ibilbide oparoa egin du dokumentalak eta bihar film […]
Badira urte batzuk Iban Urizar musikariak bakarkako ibilbideari ekin ziola, Amorante izenpean, besteak beste, Cafe teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetan aritu ostean. Izar & Star zikloan, musikari batek beste baten lana hartzen du oinarri, haren kantuen bertsioak egiteko. Atzo Amorantek Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteren doinuak ekarri zizkigun. Kontzertu aurretik […]
Azkuna Zentroan izango da Dantzan Bilakako hamaikagarren edizioa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak sormen koreografikorako ematen dituen laguntzen deialdiarekin sustatutako eta ADDEk (Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak) kudeatutako jarduera. Urriaren 5etik 8ra sormen koreografikoa oinarria duen jardunaldia izango da, aurkezpenak, hitzaldiak eta tailerrak. Berrikuntza gisa, DB2017 edizioan, parte […]
Gaurko saioan Niña Coyoteren bisita izan dugu. Usua batu zaigu piperpolisera. “Eate” diskoaren biran ia 100 kontzertu eman dituzte. Mexiko, EEBB, Japonia, Mosku.. asko izan dira bizitakoak eta horien inguruan berba egin dugu. Musikaz eta han eta hemen emandako kontzertuez. Azaroan Bartzelonan birako azken kontzertua emango dute, ondoren atsedenaldia egingo […]
