Klima larrialditik harago, kolapsoa izenburupean, gure gizarteak bizi duen krisi sistemikoaren eta haren aurrean dauden alternatiben berri emateko, Bizkaian barrena ibilbidea egin dugu Ekologistak Martxan eta Gune Ekosozialista taldeek gonbidatuta. Toki esanguratsuetan geldialdiak eginez, toki bakoitzari lotutako gaiak jorratu dituzte, egungo sistemak dituen mugak eta ezintasunak azaltzeko. gaiak Energia, Mugikortasuna, […]

Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du Auzoz auzo saioak. Santutxuko Karmelo plazatik aritu gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle […]

Maiatzaren 23an, asteazkena, 18:00etan, Food Coop dokumentala proiektatuko dute Bilborock-en. Labore, REAS Euskadi, Bizilur, Kidekoop, EHKolektiboa, Mugarik Gabe, Elkarcredit eta “Desazkunde eta bizitze ona Sarea” elkarteetako kideok antolatutako ekitaldian  dokumentalaren emanaldiaz gain, mahi ingurua eta solasaldia egongo dira, Euskal Herrian martxan dauden antzeko proiektuak aurkezteko. Bizilurreko Mirenek ekimenaren berri eman […]

San Tomas azokatik zuzenean aritu gara, hainbat gonbidatu izan ditugu. Hona hemen neguko lehen egunean Bilboko Areatzatik zuzenean jaso ditugun hitzak. Labore, Bilboko ekoizle eta kontsumitzaileen sarea sortu nahi duen proiektua da. Bilbo bezalako hiri handian elikadurak eta kontsumoak kezkatuta elkartu dira hainbat lagun. Elikadura burujabetzan urrats praktikoak eman nahian […]