Musika sektorearen erronken inguruan berba egin dugu. Musikari eta teknikarien lan baldintzak, herri kulturaren merkantilizazioa eta festibal erraldoietako kritikari helduz. Agenda sindikalarekin  abiatu dugu saioa, azkenean Novaltiaren greba ez dugu aipatu, greba luzearen ostean akordio lortu dute. Ala ere hurrengo egunetako deialdien errepasoa egin dugu. Gai monografikoa hasteko Myriam Miranda […]

Etxebizitza-politiken inguruko monografikoa landu dugu, EAE-ko hiru herri-hiritako egoera aztertuz Monografikoa hasi aurretik, betiko legez, agenda sindikala  ekarri digu Ines Agirreazkuenagak. Ondoren, Galdakaoko etxebizitza sindikatuko Jon Oleak herriko egoera ekarri digu, euren elkarteko helburuak eta udalaren politikak aztertuz. Ostean, Gasteizko “Inor ez etxerik ekimena” ezagutu dugu  Mirari Ulibarriren eskutik. Bi […]

Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]

Gaurko Lanaren Ekonomia saioan Bilboko metropoliaren eraldaketaren ondorioak aztertu ditugu. Saioa abiatzeko Ines Agirreazkuenagak agenda sindikala ekarri digu, datorren hamabost egunetarako eragile sozial eta sindikatuek eginiko deialdien errepasoa. Ondoren, gaia kokatzeko Arantxa Rodriguez EHU-ko Ekonomia Aplikatuko irakasleak eta Lurralde eta Hiri Politiketan adituak Hordagon idatzitako ‘Bilboren esamesa posmodernoa’ artikulu sorta […]

Ekonomia feminista izan dugu gaur hizpide Lanaren Ekonomia saioan, Bilbo Hiria, El Salto Radio, Argia eta Hordagon arteko elkarlanean. Agenda sindikalaren ostean , emakume migratuen auziari heldu dio Ines Agirreazkuenagarekin. Ondoren Maitane Jaio Ekonomia Feministaren oinarriez jardun da , saioaren bukaeran  Argiako tartean, Mirene Begiristain, agroekonomian aditua eta EHUko Finantza […]

Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, datozen egunetan sindikatu eta eragile ezberdinek eginiko deialdien errepasoa ekarri digu Eki Etxebarriak.  Euskal Herriak kapitalari planto plataformak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko arrazoiak eta helburuak aztertu ditugu Janire Landaluzerkin, euskal enpresa transnazionalen atzerriko jarduerak eta inpaktuak arautzea eta haiei buruzko kontuak […]

Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, Eki Etxebarriaren eskutik. Ondoren Lan eskaintza publiko berri aztertu dugu, horretarako  Iñigo Garduño, CCOOeko Lan Publikoaren arduraduna izan dugu gurean. Sakon aztertu dugu Lan erreforma, Jon Bernat Zubirirekin.  Lan erreformaren emaitza da enplegu mugagabearen gorakada aztertu ditu, saioa bukatzeko Argia astekariaren atalean Endika Alabortek “ez […]

  Saioa irekitzeko, datozen egunetan sindikatu eta herri mugimenduek deitutako mobilizazioen errepasoarekin abiatu dugu; agenda sindikala Eki Etxebarriak ekarri digu. Novaltiako langileek 1000 egun daramatzate greban, dagoeneko Europako greba luzeena bilakatu da. Novaltia eta langileen gatazka ulertzeko Mikel Etxebarria izan da gurean, ELA sindikatuko ordezkaria. Jon Bernat Zubiri ekonomilariak etxebizitza […]

Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, datozen egunetan iragarrita dauden mobilizazio eta protesten berri eman digu Eki Etxebarriak. Lehengo Beti On enpresako langileen grebaz jardun dugu, Tunstall Televida-GSR-Grupo IMQ enpresak kudeatzen du Eusko Jaurlaritzaren Beti on telelaguntza zerbitzu publikoa. Honek, etekin handiak lortzen ditu Eusko Jaurlaritzak horren kudeaketarako bideratzen dituen 41 […]