Lanaren ekonomiaren inguruko saioan bi gai nagusi izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Bilboko kale saltzaileen egoera aztertu dute Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariarekin. Baldintza guztiak bete dituzu herritar legal bihurtzeko (kontzeptua bera gogorra da), autonomo gisa kotizatzen zabiltza kale-saltzaile, eta bat-batean administrazioak esaten […]
Lanaren ekonomia
Lanaren ekonomia irrati saioa langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da, gehiengo zapalduaren ikuspegia. Sarritan botere arrotzaren eta Kapitalaren ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre egiteko arituko dira Endika eta Jon […]
Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialarien azken tartea izan da, ikasturte osoan zehar lanaren ekonomia izan dute hizpide. 30 saio egin dituzte. Lana ardatz izan dute. Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomia da. Ikuspegi kritikoa izan dute, langileen onurarako beste eredu ekonomikorako bidean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170629_hiz_JonBernat_Endika.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan botere ekonomikoek gobernu deserosoak boteretik kentzeko ekonomia nola erabiltzen duten azaldu digu Endika Alabort Amundaria ekonomialariak. Azken urteotan, Latinoamerikako gobernu progresistak kinka larrian daudela; Kolpe Ekonomikoa edo Shock Doktrinak gertatzen ari direla aipatzen ari dira. Ekonomiak proiektu eraldatzaileetan duen pisua aztertu dugu. Adibide giza, Txilen gertatutakoa aipatu dugu. […]
Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialaria batu zaigu. Enpleguaz eta langabezia jar du dugu. Langabezia teknologia berrien edo robotizazioaren ondorio ondorioa ez dira, azken finean erabaki politikoak dira lana eta merkatua eraldatzen dutena. Kapitalismoaren ondorioak dira merkatuak pairatzen ari dena eta enpleguak eraldatzen ari direna. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170615_hiz_jon_Bernat.mp3 Deskargatu hemen.
Langileen ekonomiari jarduten dugu ostegunetan, ekonomiaren analisiak eginez, egoerak ulertzeko gakoak emateko batu egiten zaigu Endika Alabort Amundarain ekonomialaria. Gehiegizko informazioa dagoen honetan sistema ekonomiako eraldatzeko historian eman diren kasuak komentatu dizkigu Endikak, izan ere, praxia edo praktikak dira garrantzitsuak. Langile mugimendua eta berek ekonomia beti aukeren ekoizleak izan dira. […]
Espainiako Gobernuak atera berri ditu urtarrila eta martxoan artean izan ziren lan istripuen estatistika, eta zenbait datu interesgarria argitaratu ditu. Horiek aztertu ditugu Endika Alabort Amundarain ekonomialariarekin. Azken 4,5 urteotan lan istripuak gora egin dute, zenbait urteetan behera egin ondoren. Joera onen atzean dagoena aztertu ditugu. Guzti hau lan erreforma […]
Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak azken urteetan pentsio sisteman emandako erreformen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Aurreko astean “ Pentsio publikoak mantendu, gaur eta hemen” jardunaldian jasotako iritziak ekarri dizkigu, bertan ELA, LAB, Pentsionistak martxan eta Mikel de la Fuente adituak esandakoak aztertutakoak azaldu dizkigu. Azken erreformak murriztu nahi dituzten […]
Maiatzaren Lehena 8 orduko lan jardunaldia lortzeko borroka bat izan zen. Gaurko lanaren ekonomiaren tartean Endika Alabort Amundarain ekonomialariak lan jardunaldiak izan ditu hizpide. Lan orduak eta produktibitatearen inguruan eginiko ikerketa ezberdinak komentatu dizkigu. Frantzian orain dela urte batzuk 35 orduko lan jardunaldia jarri zuten, EAEko administrazio publikoan 35 orduko […]
Gaurkoan EHUko Lan Harreman fakultatean antolatutako Berrikuntza sindikala jardunaldiak izan ditugu hizpide. Jon Bernat Zubiri ekonomialaria batu zaigu saiora. Gazte enpleguan, soldatapeko zerbitzu ekonomikoen eraketa berria izan du ardatz. Gazteak presente dauden sektore berri askotan ez dira sartu sindikatuak, baina horietan sartzeko zailtasunak ere badauzkate. Estrategia sindikal komunikatiboak berritzeko eztabaidarako […]
