Trumpen garaipenak Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du. Argi daude zeintzuk diren inplikazio politikoak, baina sarritan, ez diegu ondorio ekonomikoei erreparatzen. Zedarriak euskal think tank neoliberalaren hitzetan, armagintzaren sektorea negoziorako abagunea izango da hurrengo urteetan. Euskal Herrian uste baino gehiago dira industria honetan aritzen […]

Azkeneko asteetan jakin dugu Txinak DeepSeek izeneko adimen artifizialeko tresna garatu duela. Honek, lurrikara bat eragin du munduko agertoki ekonomikoan eta paradigma aldaketa bat suposatu lezake esfera digitalean. Hau gutxi balitz, D. Trumpen garaipenak prozesu hauek guztiak azkartu ditzake. Hurrengo egunetako deialdi sindikalak errepasatu ondoren, Roser Espeltek adimen artifizialaren inguruko […]

Lanaldia laburtzeko erreforma izan dugu hizpide gaurko saioan. Lanaldia astean 37,5 ordura laburtzeko erreforma azken urte osoan zehar negoziatu du eragile sozialekin Yolanda Diazen Lana eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak. Enpresaburu ordezkariak ados jartzeko borondate ezaren ondorioz, CCOO eta UGT sindikatuekin egindako akordioa aurkeztu dute gabonak baino arinago, orain Ministro Kontseiluak […]

Agenda Sindikalarekin hasi gara, hurrengo egunetarako deitu diren mobilizazioak errepasatuz. Mikel Alvarez “Betelu”k euskal instituzioen aurrekontuen negoziaketetan dagoen aritmetika aldagarria azaldu du, arreta berezia jarriz EAEko zenbakietan. Ondoren, ELAko ekonomialaria den Xabier Zabalari elkarrizketa egin diogu, analisi pausatuago bat egin du diru partiden inguruan; zorraren kudeaketa, gastu soziala, zerga erreforma […]

Lanaren Ekonomiaren 2024-25 denboraldia etxebizitzaren auziarekin hasi ondoren, gaurko saioan industria politikaren nondik norakoak aztertu ditugu. Agenda sindikalaren errepasoa egin ostean, Roser Espeltek industriaren inguruan dauden ikuspuntuak kokatu dizkigu. Azkenaldian bigarren sektorearen garrantziaren aldarrikapen berritu bat egon da eta horrek, estatuak izan behar duen paperaren inguruan eztabaida ezberdinak sustatu ditu. […]

Hauteskundeen ezkerreko zenbait programa ekonomikoak aztertu ditugu Lanaren Ekonomia saioan, alderdien hautagai edo buruzagiekin. Horretarako Elkarrekin Podemos, PSE eta Sumarreko kideak izan ditugu solaskide. Agenda sindikala aurkeztu eta gero, Roberto Uriartegaz izan da gure lehenengo elkarrizketa, EHUko Zuzenbideko irakaslea, Podemos Euskadiko lehenengo idazkari nagusia eta Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko diputatu ohia […]

Martxoaren 8ko emakume langilearen nazioarteko egunari begira jarri gara. EHUren martxoaren 6ko greba eta euskal sektore publiko osoan martxoaren 12ko greba aztertu ditugu. Saioa agenda sindikalarekin abiatua dugu. Hiriburuetatik haratago, M8 herrietan ere izango duen oihartzunaren garrantziari heldu diogu. Leire Asensio Bermeoko Mugimendu Feministako kideak eguna nola bizi eta antolatu […]

Azken asteetan nekazariek eginiko protestak aztertu ditugu saioan. Ines Agirreazkuenagak asteko agenda sindikala ekarri digu, Gorka Menendez laboraria eta EHU-ko Botanika irakaslea izan dugu solasaldia abiatzeko. Aurreko saioan klima aldaketaren ondoriozko Euskadi Tropikala aztertu zuen, eta gaurkoan nekazarien protesten inguruan jardun du. Ondoren, nekazaritzaren gatazkaren beste ikuspuntu garrantzitsu bat emateko […]

Rakel Andrés Hordagoko kazetaria ingurumenaren, landa-munduaren, ekologismoaren eta klima-aldaketaren inguruko gaiak jorratzen ditu bereziki. Joan den asteburuan Otro enero muy cálido’: ¿hacia una” Euskadi Tropical erreportajea argitaratu zuen. Azken hilabeteetako tenperatura altuak joera batetik datoz, ohi baino tenperatura altuagoak dituzten egun eta astak bizitzen ari gara. Klima aldaketaren gaiarekin jarraituz, […]