Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urtetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 2020 urtea konfinamenduan harrapatu gaitu libururen eguna horregatik  aurten uztailak 23an, hau da gaur.Gaurko bilbon liburu ganberak egun bateko azoka antolatu du […]

Gaurkoan Xerezaderen artxiboan Bea Salaberriren “Baionak ez daki” liburutik pasarte batzuk ekarri dizkiagu Ana I. Morales. Gainera gaurko  atalean egileak, Bea Salaberrik ahotsa jarri dio bere ipuinei. Gainera Leiare Narbaiza ere izan da irakurketan. 2015ean argitaratu zuen susa argitaletxean “Baionak ez daki” narrazioa liburua. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Xerezade/20-07-20_Baionak%20_ez%20_daki_BeaSalaberri.mp3 Deskargatu hemen.

Miren Agur Meabe idazleak eta Ane Pikaza ilustratzailearen artean egindako Begiak Zerumugan poema liburu ilustratuaz mintzatu gara gaurko saioan. Bidaia bat proposatzen dute poemak, iluntasunetik argitasunera, Miren Agurrek kontautu digun moduan. Liburuaren oinarrian azken hamabost urteetan idatzitako material bat dagoela nabarmendu du Miren Agur Meabek. 200 poematik gora zirenez hautaketa […]

2008 urtean Blas de Oteroren jaiotzaren urteurrena dela eta Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Saria sortu zuten, aurten XII garren edizioa izan du sariketak. Irabazlearen poesia bilduma argitaratu berri du erein argitaletxeak, Eva Perez-Pons-en “Zaharkitze programatua”. Lehenengo literatur lana du Evak. Zaurgarritasunak […]

Peruko idazle handi hau ez da, segur aski, behar bezain ezaguna, baina, kritikari askoren iritzian, haren ipuinak Julio Cortazar edo Jorge Luis Borgesenak bezain onak dira. Irakurketa honetarako Oturuntza izeneko ipuina hautatu dugu, burges aberatsen eta politikari ustelen arteko lotura eta harreman interesatuak agerian uzten dituena. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200508_IRAKURKETA_11_OTURUNTZA%20(Julio%20Ramon%20Ribeyro).mp3 Deskargatu hemen.

Erika Elizarik irabazi zuen aurreko urtean Igartza saria, urte bete pasata esku artean dugu bere aurreneko eleberria, Zendabalitz. Nobela korala dugu, hegazkin batetik atera ezinda geratu diren bidaiarien kezkak eta gogoetak bildu dituena. Berez istorioak bidaiak irauten duena irauten du. Goizeko 10etan abiatzen da Charles de Gaulle aireportutik, eta hamabiak […]

Martxoaren 10tik  29ra bitarte luzatuko da Loraldia. Euskal kulturako erreferenteak zein sortzaile gazteak jardungo dira Bilboko hainbat espaziotan. Beste urte betez Bilbo euskal kulturaren plaza izango da, irrati tarte honetan loraldia ezugutzen ari garaImanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. Gaurko saioan Loraldiak jaialdiak literatura eta bertsolaritza distipinatik dakarrena errepasatu ditugu. Yoseba […]

Martxoaren 31tik apirilaren 4ra egingo da aurten Bilboko Gutun Zuria jaialdia. Orri zurirako gutun zuria. Hemen hasten da saiakera. Beste mundu bat posible da, baina hemen entseatu behar da izenpean, saiakera izango du ardatz. Aurtengo parte-hartzaileen artean, aipatzekoak dira Marta Peirano kazetaria, besteak beste, zaintza, azpiegiturak, subiranotasun teknologikoa, propaganda konputazionala […]

Gaurkoan Xerezaderen artxiboan ALice Munroren beste ipuin bat gozatzeko aukera dugu. “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak” liburuan Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute. Munroren literatur mundua “eguneroko bizitza” da. Isabel Etxebarriak ekarri du euskara. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Xerezade/20-01-02_Etsaiak_lagunak_ezkongaiak_maitaleak_senar_emazteak_2zatia.mp3 […]