Garoa liburudendarekin bat egin dugu, duela urtebete haurrengan euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu berezia jarri zuten martxan (dendak 50 urte beteko dituelako aitzakian). Proiektuak Paperezkoak, altxor bat hilero. Ibaik xehetasunak ekarri dizkigu Garoa liburudendatik. Hilero, Euskal Herriko etxeetara literatur kutxa bat bidaltzen dute haurraren izenarekin. Kutxa horren barruan album ilustratu bat, […]
literatura
2022ko saria nori eman erabakitzeko bigarren bozketa egin berri du 111 Akademiak, eta, horrenbestez, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa sartu dira finalean. Gaurkoa Amaia Goikoetxea gonbidatu dugu zebrabidera, 111 akademia ezagutzeko asmoz. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230330_111Akademia.mp3 Deskargatu hemen.
Azkoitia, Baztan, Galdakao, Hernani, Lazkao, Sara, Zarautz eta Ziburu herrietako literatura eta disko azokak saretu eta Doinuele aurkeztu dute. Zortzi herri eta hautu bat: euskara hutsezko azokak eta plazak antolatzea euskal literatura eta musikagintza sustatzeko. Euskara ardatz duten ekimenak dira. Xabi Hernaniko liburu eta disko azokatik eta Itziar Literaturiatik gurean […]
Sua taldeko Ane Barrenetxea izan da gurean , laukoteak “Gorde genituen beldurrak” izeneko diskoa argitaratu berri dute. Gorde ditugun beldurren inguruan sortu dituzte kantuen hitzak eta horiek aletu ditugu. Txikle bat marrubizkoa album ilustratua ere izan dugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230117_piper_sua_talde.mp3 Deskargatu hemen.
‘Txikle bat marrubizkoa’ Igor Mercadoren istorioa da. Alber Garciaren ilustrazioz bihurtu da albuma.XVI. Peru Abarka Album Lehiaketaren irabazi eta erein ar5gitaletxeak plazaratu du. San Juan gaua herri txiki batean. Dena dago prest: egurrezko metak eta autotxokeak; gizonak tabernarako gogoz, umeak eta gaztetxoak harat-honat. Ospakizun giroa, ordea, edozein momentutan hautsi daiteke. Igor […]
“Euskalia” nobela izan dugu bide lagun, Mikel Alcarez Sarriegiren lehen nobela da. 2021ean Agustin Zubikaria beka jaso eta abenduan Elkar argitaletxeak plazaratu du. XXII. mendean euskaldunek gidatzen dute unibertsoko hamaika gailaxia, ehunka mirendade eta hamaika planeta gobernatzen dituzte, ongizate maila ikaragarriarekin. Baina bada handitasun horren kontra egin nahi duen Muturgogor […]
Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin” eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren. Gaurkoan “etxegabekoak” ipuina duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2022/xerezade/Xerezade_makina_gelditzen_ari_da_3.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin” eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren. Gaurkoan Konponketa aparatua ipuina duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2022/xerezade/Xerezade_Makina_gelditzen_ari_da_2.mp3 […]
Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta Euskaltzaindiak sustatutako antologia Gallo de Oro argitaletxearen eskutik plazaratu da. Blas de Oteroren 12 poema euskaratu dira liburua gertatzeko, eta itzultzaileen zerrenda beste horrenbeste euskal idazlek osatzen dute (Gabriel Aresti, Luigi Anselmi, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Leire Bilbao, Kirmen Uribe, […]
Narrazioa eta zinemaren lotura dakarren lana entzuteko aukera dugu gaurko Xerezaderen Artxiboan. Zazpigarren artearen magia dakarren ipuina. Vicente Blasco Ibañez Valetziarrak 1921ean argitaratutako “Zinematograko atsoa” narrazioa. Vicente Blasco Ibañez idazlea, kazetaria eta politikaria izan zen. https://bilbohiria.com/docs2/2022/xerezada/220715_Zinematografoko_atsoa.mp3 Deskargatu hemen.
