Santi Brouarden bizitza ardatz duen komikia aurkeztu dute Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larrea marrazkilariak: ‘Antzara eguna’. Politikariaren alderik intimo eta pertsonalena erakusten du lanak. Sati Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak bilduz, bere ekinbide publikoa eta bizitza pribatua josiz. Lan berezia dela azpimarratu dute izan ere izen abizenez eta marrazkiz […]
literatura
Amets Arzallusek Ibrahima Balderen bizitzaren kontaketa egin du “Miñan” liburuan. Susa argitaletxeak plazaratu berri du. Ibrahima Ginea Bissaun sortua da, aitarekin Kornakryn bizi eta lan egiten zuen, hura hil eta lanean hasten da, ama laboraria du, hiru neba arreba ditu, bera da anai handiena. Amaren deia jaso zuen: anaia txikia […]
Gaur Bidebarrieta kulturgunean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak lau Euskadi Sariren berri eman du. Etxera bidean liburuagatik irabazi du saria Xamarrek, eta Alice Munroe idazlearen Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak euskaratzeagatik Isabel Etxeberriak. Ramon Eder idazleak jaso du gaztelerazko literaturakoa, Palmeras solitarias liburuagatik, eta Daniel Innerarityk, berriz, gaztelerazko saiakerakoa, […]
Gaurko literatur podscastean Katixa Agirre idazlea dugu protagonista. “Habitat” ipuin liburuko “Fen shuiari errua” ipuina duzue entzungai. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Xerezade/Xerezade_20191010_Feng_Shuiaren%20Errua.mp3 Deskargatu hemen.
Getxoko Komiki Azokaren 18. ekitaldia ospatuko du aurten, komiki zaleak hitzordu interesgarria izango dute datorren asteburua, derrigorrezko topaleku dena, ez bakarrik Euskal Herrian, baita kanpoan ere. Urriaren 18tik 20ra liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda eta fanzineen salmenta-guneak kokatuko dira Areetako Geltokia plazan eta bertaratzen direnek azken nobedadeak eskuratu eta sailak osatu ahal […]
Gaurko Xerezaderen artxiboko literatur podcastenan Mayi Peloten zientzia fikzioa, “Biharko oroitzapenak” bildumatik hiru ipuin ekarri dizkigute “Miren” “Boga” eta “Feedback” ipuinak. Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Mayi Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta genero horretako […]
Gaurkoan Kattalin Miner dugu Bilbo Hiria irratian, kazetariak eta idazleak argitaratu berri du, “Moio, gordetzea ezinezkoa zen” liburua, kronika edo erreportaje berezia dugu, Hausnarketaz betetako lana, elkarrizketak oroitzapenak biltzen ditu, Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egin du , Tene Mujika bekarekin jaso eta Elkarrek argitaratu du. […]
JoxeMari Irurraldek “Jamaikako neska” eleberria plazaratu berri du. Bilboko liburua azokan aurkeztu ostean batu zaigu irratira. Protagonistaren bizitza ipuinen bidez kontatu du. Dafne Jamaika jaiotakoa dugu baina aita euskalduna du, protagonistaren istorioak elkarri josiz eleberria sortu du. Ipuin bakoitzeko istorioak eta kakopena desberdinak dira. Liburua Jamaikan hasi arren, Dafne Euskal […]
Trabeskalearen bigarren alea duzu hau, Bilbo Hiria irratiko saio feminista dugu. Gaurko saioa hasteko Amaia Lasa idazlea izan dugu inspirazioa, 1977an idatzitako “Hitz nahastuak” liburutik jasotako lerkiarekin abiatu dugu saioa. Gaurkoan Ana Isabel Morales izan da saioan, itzultzailea eta interpreta da besteak beste. Esaldi batean honela definitu du bere burua“ […]
Gaurko Xerezaderen ale berrian “Zergatik idazten dudan” George Orwell idazlearen testua euskara ekarri du Ane I.Moralesek. Idazle oparoa izan zen baina 1984 (ingelesez Nineteen Eighty-Four) (1949) liburuak egin du oso ezagun, bere bizitzaren azken urteetan idatzia eta bere heriotza baino denbora gutxi lehenago argitaratua eta zeinetan “Anaia Nagusia” kontzeptua sortuko […]
