Aquesta setmana parlem amb Arkaitz Unzueta, un noi que ha obert Migjorn, una botiga de productes catalans a Bilbo. A més, la Jorga ens porta la poeta, pintora i activista Mari Chordà. I com cada setmana, tenim l’Albae, que ens explicarà la llegenda de l’abat Copons de Poblet, i en Marcel, […]
literatura
Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari: “Gu orduko hauek”. Gaurko Xerezaderen artxiboan liburuko “Abian” ipuina entzun ahalko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade20180402GaraziArrula_Abian.mp3 Deskargatu hemen.
Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da Gure Oroitzapenak. Adabaki ekoiztetxeak bultzatutako proiektuan hamabi zinemagilek parte hartzen ari dira. Pelikula egiten ari direla azpimarratu dute gaurko aurkezpenean eta udazkenerako bukatuta egotea espero dute. Hamabi zinemagilek Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioaren begirada bat eskaintzen duen pieza bana sortu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180411_sarri.mp3 Deskargatu hemen. […]
Gaurko Xerezaderen artxiboan Ursula K. le Guin ekarri dute berriz ere. Zientzia fikziozko eta fantasiazko liburuen idazlerik onenetakotzat jo izan da. Haren lanak 40 hizkuntzatara itzuli dituzte,. The Left Hand of Darkness lana (1969), esaterako, 50 urtean baino gehiagoan egon da inprentetan. Hain zuzen, lan hori izan zen gehien famatu […]
Apirilaren 23tik 29ra bitartean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioa izango da Azkuna Zentroan. ‘Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?’ titulupean, jaialdiak literatura garaikideko idazlerik ospetsuenak bilduko ditu berriz. Naturaren defendatzaile unibertsala eta ‘Walden’ eta ‘Desobedientzia zibila’ lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela berrehun urte betetzen […]
Bilbaopoesia jaialdia aurreratu egingo da eta Blas de Otero Bilboko poeta handiari eskainitako egunarekin eta Poesiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egingo du. Jaialdia martxoaren 15etik 23ra luzatuko da, Bidebarrietako Liburutegian. Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESIAk maila handiko hogei egile inguru elkartuko ditu edizio honetan, horien artean Joan Margarit, Antonio Gamoneda, Olvido […]
Eider Rodriguez “Bihotz handiegia” liburuaz aritu da Bira kulturgunean Goizalde Landabaso solaskide zuela, hotzari aurre egin eta literaturaz, idazteaz eta sorkuntzaz jardun zuten. Sei ipuin batu ditu liburuan, mugako istoriak ekarri ditu paperera; seirak Euskal Herrian kokatuta daude, Hendaia eta Donostia arteko espazioan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180301_Eider_Rodiguez.mp3 Deskargatu hemen.
Uxue Alberdi gonbidatu dugu gaurko solasaldirako. Argitaratu berri duen Jenisjoplin nobelaz jardun dugu berarekin. Baina nobelaz gain bere jardunaz ere mintzatu gara berarekin. Uxue Alberdi Estibaritz, 1984an Elgoibarren jaioa, bertsolaria, idazlea kazetaria. Bertsolaritzan lehen pausuak Elgoibarren eman bazituen ere bere lehen plaza 22 urterekin egin zuen Bilboko kafe Antzokian, Santutxuko […]
Minduran eder eta bozkarioan zuhur iritsi zaigu bere azken obra ere, gozatzen eta pairatzen duenetik sortua, perfekzio askoren ondorengo emaitza umotua, amatasuna eta espazioa uztartzen dituen hausnarketa liluragarria. Haurdunaldiak jaiotzea dakar, hau da, sortzea, sorkuntza literarioa, erditzearen beste adiera, eta honenbestez espazio bat okupatzen dugu. Espazio baten hartzea eta bilaketa […]
Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean. Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak zuzendu dute lana eta geografikoki bi eremutan kokatua dago: idazlearen jaioterria den Iurretan eta egun bizitoki duen Habanan. Joseba Sarrionandia idazle iurretarrari aitortza publikoa egin diote egun hauetan jaioterrian […]
