Batzuk joan eta besteak etorri. Tartean negarrak eta barreak, agurrak eta ongietorriak. Emozio gazi-gozoak izan ziren maleten bueltan: batzuek oporrei eta lagunei agur esan zieten, eta besteek, familiari. Gehienak, triste atzean utzitakoagatik, baina pozik heltzear dagoenagatik. Ikasturte berriarekin, asmo berriak ere hemen dira, Ikasturteko agenda gizen-gizenari aurre egingo diogu, baina […]
literatura
Goizeko zortzietan puntuan ‘%100 basque’ liburuaren irakurketari hasiera eman dio Itxaro Bordak. Lehen pasartea irakurri ostean hunkituta agertu da idazlea. Beste ahotsetan eta ozen berak idatzitako hitzak entzutea emozio berezia ekarri sortu dio. Irakurri ostean Itxaroren hitzak jaso ditugu. Arratsaldeko zazpiak arte ehunka lagunek etenik gabe liburuaren pasarteak irakurriko dute […]
Gaurko saioan Juanjo Olasagarreren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen Poz Aldrebesa nobela izan dugu mintzagai. Gai asko jorratzen ditu nobelan, memoria, zaintza, gizonen arteko maitasuna, sexua.. Bi protagonista nobelan,homosexualak, Joseba eta Axi. Belaunaldi konkretu batekoa, belaunaldi baten argazkia da, 19 urte elkarrekin daramatzaten bikotea dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/170606_piper_Juajo_Olasagarre.mp3 Deskargatu hemen.
Areatzako pasealekuan kokatuta dagoen Bilboko 47. Liburu Azokan atzo Urrezko Luma entregatu zen, 40. urteurrena ospatzen ari den Erein Argitaletxeari. Euskal kultura babesteagatik, eta hasieratik, urte gogor haietan sormenaren eta gizartearen aldeko lanari balioa emateko, berrogei urteotako konpromisoa eskertu nahi izan diote honela Erein argitaletxeari, Azokaren Urrezko Luma entregatuz. Erein argitaletxea […]
Como prometimos hai tempo, volvemos esta semana cunha nova Treboada musical literaria. Escoitaredes poemas de diversos autores da nosa literatura, como Xela Arias, María Xosé Queizán, Manolo Rivas, Carlos Casares, Lois Pereiro, Díaz Castro… Todos eles a través de versións musicais de grupos tan interesantes como Blues do País, Berrogüetto, 2naFronteira, BraAgas, […]
Luistxo Fernandez dugu egungo literatua ale radiofonikoaren egilea, mundua bereganatzeko helburu xumea duen kazetari ohia. Euskaldunon Egunkarian sorreran eta hasierako urteetan bertan ibilitakoa, euskal teknofiliaren aitzindari, Interneti buruzko atala sortu zuen 1996an EGUNKARIAn, beste hedabide askok baino dexente lehenago. Aurki.com, Sustatu albistegia, Tagzania eta beste batzuk izan dira Luistxoren ekimenak. […]
Gaurko saioan Ana Malagonen bisita izan dugu, argitaratu berri duen “Gelditu zaitezte gurekin” nobelaz berba egin dugu. Mikroipuinez osaturiko liburua plazaratu zuen duela urte batzuk “ Lasai, ez da ezer gertatzen” 162 mikroipuinez zipriztindu gintuen Ana Malagonek, orain ipuinak ere bildu ditu “Gelditu zaitezte gurekin” izenburua duen liburuan. Era askotakoak […]
Abian da jadanik Gutun Zuria literatura jaialdiaren hamargarren edizioa Bilboko Azkuna zentroan. Ospakizuna, hori da aurtengo jaialdiaren ardatza eta gaia. Izan ere, hamargarren edizioa du jaialdiak aurten, eta horregatik ospakizunarena. Guztira, ehun idazle baino gehiago pasatu dira jaialditik. Eta izen handiak dira haietariko asko: Juan Goytisolo, Margaret Atwood, John Berger, […]
Gaurkoan Ana Malagon ekarri dugu gure podcastera. Laster etorriko den bere liburu berria etorri bitartean, Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar 2014) liburutik kontakizun hau ekarri dugu. Web diseinatzailea eta idazlea da Ana Malagon, eta bere lehen liburutik hartuak dira gaur irakurri ditugun testuak. Bilduma hau osatzen duten testuak ordu […]
Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan Itxaro Borda idazlea izan da. Bidai bat proposatu digu gaurko solasaldian, bidai bat lurraldean barna, hizkuntza eta sorkuntzan. Lurraldeak egiten du ardoa edo artoa egiten du, baita idazlea, Itxaro Bordak ez du ulertzen bere idazkera bere lurralde gabe. Literatura alorreko lehen urratsak 1982an eman zituen, […]
