Udaberrian iritsi zitzaigun Unai Elorrigaren lan berria, ‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ nobela. Arbaso baten ibilerak abiapuntu hartuta sortu du istorioa. Italiatik Bermeora ezkondu zena. Abiapuntu horretatik haren bizitzari jarraika ibiliko da irakurlea narratzailearekin batera. Hasi eta bukatzen diren hogei narrazioren bitartez kontatu du Francesco Pasqualeren bizitza idazleak, modu independentean irakur […]

“Italiako doinu eztietatik, Palestinar herriaren hondamendira. Gainera, Federici pentsalari handia, errusiar literaturaren mugak, Bilboko Liburu Azoka eta ikastolen liburu ibiltaria. Nork entzungo du podkast hau? Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!” Eskerrik asko eta ondo izan! Liburuen Errepublika Txikia https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240614_liburuenerrepublikatxikia_14.mp3 Deskargatu hemen.

“Itsasondoko herriaren arrangurak, hari ostutako irakurketak eta hil berri den idazlearen lan euskaratuak. Horrekin batera, gure teleberri literarioa eta zenbait txutxu-mutxu. Hartu liburuak, igo txalupara eta gurekin arraun egin! Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240520_liburuenerrepublikatxikia_13.mp3 Deskargatu hamen.

Bueltan gara, lagunok! Gehien maite dugun eran gainera: literaturaz lepo eta lagun artean. Gaurkoan, azken asteetako irakurketak, entzule berezi baten gomendioa eta eztabaida eragin duen sari literarioaz jardun dugu. http://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240325_liburuenerrepublikatxikia_12.mp3 Deskargatu hemen.

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurkoan emakume espetxeratuen bizipenak biltzen eta kritikoki irakurtzen dituen liburu bat gomendatzen dizuegu biziki.  “Argi-izpiak txantxarren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” da liburua eta 2019an argitaratu zuen […]

Euskal literatura freskoenetik literatura unibertsaleko maisulan betierekoetara, liburua zabalik eta lagunak gertu, hori baita guk maite duguna. Emakumeen aurkako bortxa edo familia barneko gatazkak, besteak beste, azken saio honetako mintzagai. Gainera, entzule baten audio zoragarria jaso dugu: erreminta esku batean, liburua bestean eta irria ezpainetan, liburu gomendioa partekatuko digu. Azkenik, […]

Kaixo, Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaur Katakrakek argitaratutako “Rote Zora. Hiri-Gerrilla feminista piztiaren bihotzean” liburua gomendatu nahi dizuegu. Rote Zora  1974tik 1995era bitartean alemanian ekintza armatuak egin zituen eta soilik emakumez osatuta […]