Institutu publiko bateko atezain baten begietatik kontatutako istorio batek hartu du ardatz Miren Agur Meaberen azken nobela. Egun batean, lanean dela, albiste latz bat jasoko du Agurtzanek: ikasle bat hilik agertu da, gorputzean ubeldurak eta sexu-harremanen zantzuak dituela. Poliziak ikerketa abiatuko duen arren, protagonistak berak ere, bere kasa eta era […]

Amelie Nothomben istorioen indar magnetikoa eta gobernuen erabakien ardura herriei egozteko joera sarraskigilea. Mitxelenaren amaren egonarria zelan islatu zen Angelupoulosen “Ziterara bidaian” eta nola erabili zituzten Ginzburgen aitak eta Melville Harrigarriak ustezko zetazeo bat miresmena sortzeko eta salaketa soziala egiteko. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250325_liburuen_errepublika_txikia_23.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko 7. Barrutian ekimen berri bat jaio da: Irudiak eta Letrak. Irala eta Errekalde auzoetako elkarteek bultzatuta otsailaren 4tik martxoaren 2ra dozena bat ekintza baino gehiago prestatu dituzte. Etorkizunean errepikatzeko asmoa dute, eta auzoko egileei, auzoaren garapenari eta borrokei ikusgarritasuna emateko jaio da. Martxoaren 2an emango diote amaiera eta horretarako […]

Errealitatearen harria landuko duen labana dugu literatura. Kometa aireratu eta, zerutik, gauzak hobeto ikusten dira: “Moby Dick”, “Neronek tirako nizkin”, “Barrengaizto”, Lizar Begoña… Zientzia eta literatura, lorea eta labana elkartuko ditugu 21. saioan. Gurekin aireratzeko prest? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250114_liburuen_errepublika_txikia_21.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia bigarren zatia duzue entzungai. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, […]

Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. https://bilbohiria.com/docs2/2023/xerezade/230210_Edna%20_ST%20Vincent%20Millaypoemak01.mp3 […]

Gaurko atalean Sultanaren Ametsa dugu entzungai Rokeya Sakhawat idazlearena, itzulpena Ana Moralesn eskutik dator. Bengalara joan gara gaurkoan. Bi estatuk gobernatzen dute bahia Indiak eta Bangladesek. Begum Rokeya Sakhawat Hossain, Begum Rokeya izanez ezagunagoa Rangpuren jaio zen eta Kalkutan hil. Bengaliar idazlea, pentsalaria, hezitzailea, gizarte-ekintzailea eta emakumearen eskubideen defendatzailea izan […]

Beste behin, lehertu da Durangoko Azoka! Nobedade literario eta musikalen artean, betiko izen gogoangarriak: Artze, Benito Lertxundi, Zumeta… Gainera, emakumeak baztertzen ez dituzten antologia literarioak eta hamaika iradokizun. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/241210_liburuen_errepublika_txikia_20.mp3 Deskargatu hemen.