Cardiffen sortutako taldea dugu The Tubs, Owen Williams abeslari eta gitarra jolea eta George Nicholls gitarra jolea buruak izanik. Hurrenez hurren, 2023 eta 2024an lehenengo bi bildumak egin zituzten eta aurten, Hard Life argitaratuta, jangle-pop estiloaren goia jo dute. Nicholls ez dago jada taldean, baina Dan Lucasek bete du. Chris […]

Aspaldiko kuadrila,  Ez geunden hilda, parrandan ezta ere. Hilabete korapilatsu hauen ostean, irratsaioa berpizten hasiko gara, pixkanaka. Erritmo lasaiagoa dator, kanta triste eta ez hain tristeekin lagundu dugu gaurko eguna. Bertsio akustiko batzuk, kutxan gordeta genituen artista batzuen ernaberritzea eta atera berri den proiekturen baten azalpenak entzun ahalko dituzue klik […]

“Kantuak egiten dituzunean, egiten duzu besteek abestu nahi izan ditzaketen ideiarekin” esan zuen Tom Waits-ek elkarrizketa batean. Tom eta Kathleen AEBetako kantari-kantautore maisuak dira, eta ehundaka bertsiogile izan dituzte, euren kantutegia eskuetan, bertsio klasikoak egiten dituzten hainbat kantari. Aurten argitaratutako Where the Willow and the Dogwood Grow bildumari erreparatu diogu, […]

Pasa den udaberritik hona joan zaizkigun musikari batzuen omenez, hainbat kantu entzun ditugu gaurko Soinugelan. Lehenik, Sonny Rollins saxo jole aparta ekarri dugu. “Azkeneko jazz soinuaren ehiztaria” eta “Saxofoiaren kolosoa” deitu ohi zutena aurtengo maiatzaren 25ean zendu zen, 95 urte zituela. Harlemen jaioa, 1949rako jada profesionala zen eta, besteak beste, […]

Joni Mitchel kanadarra 1943an jaio zen Albertako lurretan. 20 urte zituela hasi zen kantuak idazten eta 1966an abiatu zen hegoalderantz. Detroiten bizi izan zen, handik bi urtera New Yorkera aldatu eta, azkenean, Kaliforniara heldu zen. Bertan, Warner diskoetxearekin hasi zen bere maisulanak grabatzen. Ondorengo hamarkadan 11 LP gauzatu zituen. Ñabardura […]

Iraila musikaz beteko da berriro Zornotzako eliza eta ermitetan. Eleizetan zikloak sei kontzertu eskainiko ditu aurten, irailaren 5etik 20ra, eta askotariko musika-proposamenak ekarriko ditu udalerriko ondarearen txoko berezietara. Aitor Huergo sortzailearekin berba egin dugu Irailak 12an eskainiko du kontzertua. Folk-a, jazz-a, ganbera-musika, musika barrokoa… hainbat estilo eta artista izango dira […]

Gaurko saioan, bide pertsonaletik eta zaurgarritasunetik abiatuta elektronika esoteriko eta pop esperimentalagoetara egingo dugu bidaia. Lehen geltokia Bide izango da, Bidean gaude bere lehen diskoarekin; hamar kantuz osatutako euskarazko pop-rock lana da, melodia eta letra zintzoekin, eta ibilbide pertsonal baten kronika emozional modura funtzionatzen du. Hurrengo gonbidatua, Boards Of Canadarena […]

Gaurko Soinugelan hiru gauza ezberdin ditugu, baina denek dute komunean kultura gutxiagotuen adibideak direla, euskal kulturarenak zein gaelikoarenak. Hasteko, Sopelako Martia bikote berriak bere estreinako grabazioa ekarri digu, Zeru oro urez izenekoa. Jarraian, telefonoz, Joseba Tapia musikari handia elkarrizketatu dugu, Koldo Izagirre olerkariak egindako Mr. Eleizegi lan berriari buruz. Handik […]