Gonbidatuekin itzuli gara, eta potente hasi dugu itzulera hau, Nagore Tamayorekin. Dantzarekin lotuta, horri eta musikari buruz hitz egiten egon gara (bizi-baldintzak, prozesuak, etab.). Zerrenda polita ekarri digu, gorputza lasaitzeko aproposa izan daitekeena. Laster ikuskizun berria aurkeztuko duela azaldu digu, beraz adi egon kontatu digunari, dataren bat bota digu eta. […]

Izaki Gardenak Gasteizen sortutako taldea sei urteko etenaren ondoren itzuli da Orube diskoarekin; folk-rock ilun eta melankoliakoan sakontzen dute, soinu apalago eta intimistetan, berriro hasiera baten sentsazioa eta bizitzaren zauriak kantuen erdigunean jarriz. Ezpalak rock alternatibo eta noise kutsuko laukote gipuzkoarra da; “Itzala” eta “Tristura” bezalako kantuetan gitarra distortsionatu garratzak, […]

50 saioen ostean, guzti honen hasierari keinu egin eta gonbidaturik gabe ekin diogu kanta zerrendari. Azkenaldian gehien entzun ditudan abestiak dira, zentzu sakonagorik gabe. Zerbaitengatik arreta deitu eta buklera eraman naute, ea beste norbaiti gertatzen zaion hemen. https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/260305_51_norbait_hil_da_hemen.mp3 Deskargatu hemen.

Nøgen talde donostiarrak hamarkada bat bete du aurten, eta urteurren berezi batekin ospatuko du ibilbide hunkigarria. Folk-pop kutsu anglosaxoiekin abiatu zen proiektu hura, urte hauetan, euskal musika eszenaren erreferente bilakatu da. Martxoaren 19an, Arriaga Antzokian, taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du, azken diskoa, Åben Cirkel, eta urte hauetako ibilbidea ospatzeko. […]

Deb Never artistak bedroom pop, alt-pop eta rock kutsu ilunak nahasten ditu, ahots intimista eta gitarra giro ilunekin. Arcade bere lehen disko luzea da, eta aurrerapen gisa “Blue” eta “Arcade” abestiak kaleratu ditu, besteak beste. Hauetan harreman hautsi baten zauria eta isolamendu sentimendua intimitate osoz kontatzen ditu. Diskoa etxean grabatutako […]

IRITSI DA! BERTAN DUGU! NORBAIT HIL DA HEMEN 50.A!!! Hasi ginenean ez genuen uste denbora hain azkar pasako zenik. Astero ordutxo batez mundua gelditu eta musika izan dugu helduleku. Beraz, beste behin, ardatzari eutsi eta kriston gonbidatu berezia ekarri dugu honetarako. Aste honetan gurekin: Ruben Garatea. Sintonia ezagutzen duen orok […]

Martxoaren 21ean, Durangoko Landako gunea elkartasun oihu kolektibo bihurtuko da. “Oihu bat Palestinara” jaialdiak musika, bertsolaritza, dantza eta umorea uztartuko ditu, Palestinako erresistentziari babesa adierazi eta azken hilabeteotan Euskal Herrian ere bizi izan den elkartasunaren aurkako errepresioari erantzuteko. Egun osoko egitaraua prestatu dute, 27 musika talderekin eta hainbat sortzaileren parte-hartzearekin, […]

The Notwist Alemaniako talde beteranoak indie rock eta elektronika esperimentalaren arteko muga hausten jarraitzen du, atmosferak eta melodien xehetasunak oso zainduta. News from Planet Zombie disko berritik datozen “Projectors” eta “X-Ray” abestiek haien azken urteetako soinurik zinematografikoena erakusten dute. Hurrengo gonbidatua Sharp Pins taldea da. Chicagoko gitarra-talde honek power pop eta slacker rock giroan […]