Gaurko saioan, bertoko eta kanpoko proposamen batzuk ekarri ditugu, bakoitza bere mundutxo berezian murgiltzen den arren denek badutelako hari komun bat: tonu pertsonala eta soinu landua. Lehenengo geltokia Giante izango da, Beste norbait izan diskoarekin. Bertan, intimitate giroko kantuak datoz, gitarra eta ahotsen artean espazio handia utziz, tentsio neurtua sortzen […]

Azken hilabeteotan maite ditugun sortzaile batzuen grabazioak ekarri ditugu Soinugelara. Gaur, Maliko Kel Tamasheq nazioko musikariekin hasi gara. Tinariwen taldea 1979an sortu zen, eta gaur egun errefuxiatu moduan bizi dira Algeriako lurretan. Hoggar du izena euren azken grabazioak eta, bertatik, hiru kantu entzun ditugu. Jarraian, The Long Ryders taldeari erreparatu […]

Gaurko Musiblan bidaia koloretsua egingo dugu, intimitatetik hasi eta soinu dantzagarrietara iritsiz. Lehen geltokia Gartxot Unsainen Bizirik gaude izango da: gitarra eta ahotsa ardatz dituen bakarkako lehen diskoa, azken urteotako bizipen pertsonalak biltzen ditu, folk‑pop kutsu nabarmenez. Handik aurrera, James Blakeren Trying Times entzungo dugu; Londres eta Los Angeles artean […]

Ehun zuntz begetala da kotoia, kotoi landarearen hazia inguratzen duena. Jatorriz eskualde tropikal eta subtropikaletakoa. Amerikan, Afrikan eta Indian badira espezie autoktonoak. Kotoi hitza arabieratik dator, “al-qutn” hitzetik. Gaur egun, munduan ekoizten den zuntz naturalik garrantzitsuena XIX. mendean hasi zen industrializazio prozesuarekin nabarmentzen. XVIII. mendean Ingalaterran, makina berriekin (batez ere […]

Gaurko saioan, lehenengo geltokia Maraca Diabloren Txaskario izango da, taldearen izaera aske eta kementsua ondo erakusten duen lana; blues-rock kutsuko erreferentziekin eta ukitu zahar batzuen giroarekin dator, eta hortik abiatuta entzulea berehala sartzen du bere unibertsoan. Ondoren, Meltten Up All Night entzungo dugu, atmosferek eta melodia leunek garrantzi handia hartzen dute diskoan. Grabazio honetan, indie soinu […]

Ia sei hamarkadaz Euskal Herriko plazak eta bihotzak kantuz bete dituzten bi ahots izango ditugu gurean: Pantxoa eta Peio. 1960ko hamarkadaren amaieran abiatu zuten bidea, eta ordutik, kantua borrokarako, memoriarako eta transmisiorako tresna bihurtu dute, belaunaldiz belaunaldi iraun duten kantuak sortuz. “Lepoan hartu ta segi aurrera”, “Itziarren semea” edo “Azken […]

Gaur Roge Blasco kazetari bilbotarra ekarri dugu Soinugelara, berarekin musikaz, kazetaritzaz, bidaiez eta mila gauza gehiagotaz berba egiteko. Musikaria ere izan zen eta Getxon, bere orduko bizilekuan, Lavabos Iturriaga taldea sortu zuen. Garai hartan Muskaria aldizkari mitikoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Euskal Herrian herri musikari buruz egindako lehendabiziko fanzinea izan […]

Saio honetan piano lasaietatik rockera eta elektronika leunera arteko bidea egingo dugu, artisten unibertso bakoitza deskubrituz. Lehenik, Evgeny Grinkoren Winter Moonlight diskoa entzungo dugu: 2025eko lana da, Istanbulgo etxean grabatua, musika klasiko eta minimalista aldera jotzen du, giro zinematografiko eta intimo batekin. Ondoren, SYMLen Nobody Lives Here iritsiko da. Seattleko […]