Roy Orbisonek 1964an argitaratutako kanta dugu Oh, Pretty Woman, bere hit handiena izango zena, kalean behera pasatzen ikusi duen neska eder bati buruzko kanta erromantikoa. Bera bezain bakarrik ote dagoen galdetzen du Orbisonek bere ahots melankoniatsu ezaugarriarekin. Bigarren dizdiraldia izan zuen kantak 1990ean izen bereko filmaren soinu bandan doinu nagusi moduan […]

Inunek disko berria aurkeztuko du martxoan.  “Berreginez” eta “Da nola” lanak plazaratu ondoren “Aingurak” diskoaren kantu berriak ekarri ditu Kafe Antzokiko tauletara. Bira berri honi hasiera emateko Mikel Inunziagak musika talde nabarmena bildu du. Dani Tomás, Bihotz Gorospe, Argibel Euba eta Ekain Alzola musikariak izango ditu alboan eszena. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180309_Rafa_rueda_Inun.mp3 Deskargatu hemen.

Aupa lagunok! Saio honen hasieran Car Seat Headrest taldea izango dugu entzungai, Virginiatik datorren taldeak bi kantu eskainiko dizkigu. Izaro dugu bigarren, Er(h)ori bere azken diskotik atera duen lehenengo singlearekin. Kanadatik datorren Ought taldea Disgraced in America eta These 3 things kantuekin entzungo dugu eta Stove taldeak hartuko dio lekukoa […]

 Nerabe musika talde donostiarraren bisita izan dugu. Ruben,  Sara eta Iñigo batu zaizkigu. Toki On’ singlea eta diskoa aurkeztera. Diskoa duela urte bete grabatu zuten  Andoainen, eta Apirilean argitaratuko dute. Kide guztiak beste musika talde batzuetan aritu dira, estilo desberdinetako taldeetan, eta 2016an jarri zuten martxan Nerabe. Saioaren bigarren partean […]

Martxoaren 14an Ruper Ordorikaren kantu esanguratsuenak “azukre koxkor” bihurtuko dituzte Kafe Antzokian, Izar & Star zikloa eta loraldiaren elkarlanari esker. “Dabilen Harriari so, azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizuna aurkeztu dute gaur. Ruperren kantuak interpretatzen Ken Zazpi, Petti eta Balerdi Balerdi, Ixiar Oreja, Mire Narbaiza eta Mikel Uraken izango dira. Izar […]

Ilargia (moon / luna) gure lurraren satelite bakarrak eragin handia izan du betidanik gure bizimoduan. 7 zenbakiarekin lotutako kontzeptu asko daude. Agian eguzkia bezain garrantzitsua ez da izango guretzat, baina hala ere, milaka kantutan agertzen dira bata zein bestea. Gaur ilargia izango dugu protagonista eta ekiak beste egun batean egingo […]

Morau kantariaren bakarkako azken diskoa ekarri digu Rafa Ruedak. “Egunsentiak alperrentzat” izenpean bildu ditu kantu berriak. Orain arteko lanik pertsonalena dugu. Bakarka eginiko disko hau oso intismita dela azaldu digu, eta zaintzaren gaiak garrantzi berezia hartzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180302_RafaRueda_Morau.mp3 Deskargatu hemen.

2014ean Voltaia taldea Zumaian jaio zen. ‘Erortzen’ izeneko disko berria kaleratu berri dute. Hirukoteak lan berria bihar aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian. Disko berrian aurretik egindako bidean sakondu dute Unaik kontatu digun moduan. lana Zestoako Gaztain Estudioetan grabatua izan da Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren gidaritzapean. Taldea egun hiru lagunez osatua […]