Kaixo lagunok! Saio honetan Thao & the Get Down Stay Down proiektuarekin hasiko gara, esperimentazio joera garbia duen talde honetan Thao Nguyen-ek eusten dio lidergoari. Frankie Cosmos abeslari amerikarraren proposamen samurrarekin jarraituko dugu bere azken diskotik ateratako bi pieza entzungo ditugula. Aspaldi ezagun dugun Wilco-k egingo digu bisita Rafa Ruedaren […]
musika
Bost urte bete berri ditu Taupaka elkarteak, 2012an sortu zuten, hainbat sortzaile elkartu eta kultura askea zabaltzeko hautua hartu zuten. Aurten bost urte bete dituzte eta Durangoko azokan elkarteko sortzaileen bilduma egin dute. Gu ere urteurren hori kontutan izan dugu eta Gorka Chamorro batu zaigu saiora, elkarteren ibilbideaz eta barrez […]
Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea du helburu Bazter Fest ekimenak. Aurten, hirugarren edizioan, Estatu osotik etorritako emakume sortzaileak bilduko ditu Bilborocken larunbatean. Ane Guria eta La Basu Eskina Femeninako kideak dira antolatzaileak eta gaurkoan irratian izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171215_BAZTERFEST.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Iker Artza eta Haritz Artola izan ditugu estudioan. Gurekin talde batzuen lana aztertu eta entzun ere egin dugu: Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Stanislaw eta, batez ere, Unidad Alavesa. Talde hauetan guztietan ibili dira Iker eta Aritz azken bi hamarkadotan, gure eszenako kantu bizienetako batzuk eginez. Batzuetan punk-rock eremuan, besteetan […]
Aupa lagunok, saio honetan disko berriekin batera, disko zaharrak ere entzungai izango ditugu. Joseba Tapia Besamotzak proiektuarekin gitarra jole datorkigu, aldi batez trikitia alboratuta soinu rockeroagoez jantzi ditu bere errepertorioko zenbait kantu gogoangarri. Xabier Montoia ere disko berriarekin etorri zaigu 2017 honetako hondarretan, Gorraizea du izena eta biolin eta gitarra […]
Gaurko urrezko kantua, Who Knows Where The Time Goes?, Ingalaterrako Sandy Dennyk Fairport Convention bere talderako konposatu zuen 60ko hamarkadan, baina 1968an Judy Collins kanadarrak egin zuen bertsioa entzun dugu. Aurten berriro grabatu du, Stephen Stillsekin batera kaleratu duen Everybody Knows disko berrian. 60ko urteetan Stillsek, bere bikotea zelarik, Suite […]
Beira taldeak Brailean deituriko lana aurkezten dabil egunotan, hirugarren lana dute eta ukitzeko musika bezala definitu dute. Jon Martin eta Gari Amundarain batu zaizkigu gaurko saioan. Irati Odriozola izan da Beira taldeak dakarren nobedadea, bost izatetik sei izatera pasatu dira, eta konturatu orduko talde handitzen joan da. Aurreko lana kolorea zen […]
Minduran eder eta bozkarioan zuhur iritsi zaigu bere azken obra ere, gozatzen eta pairatzen duenetik sortua, perfekzio askoren ondorengo emaitza umotua, amatasuna eta espazioa uztartzen dituen hausnarketa liluragarria. Haurdunaldiak jaiotzea dakar, hau da, sortzea, sorkuntza literarioa, erditzearen beste adiera, eta honenbestez espazio bat okupatzen dugu. Espazio baten hartzea eta bilaketa […]
Kalakan hirukoteari beti gustatu zaio bide berriak probatzea eta beraien azken ikuskizunean ere hala egin dute. Oraingoan, “Duo L’incontro” musika klasiko bikotearekin zuzenean aritu ostea, Lamin deituriko dikosa osatu dute. 12 kantu bildu dituzte errepertorio klasikoa baina baita herri musikatik etorritakoa. Xan Errotabehere izan da gurean, disko berriz eta esku […]
Eibarko eta Azkoitiko hirukoteak rock alternatibo doinu freskoak bildu ditu beraien diskoan. Iaz sortutako zen taldea eta hilabete batzuk beranduago beraien diskoa ekoiztea pentsatu zuten. Koldo Sagarzazu bateria joleak adierazi duenez, hasieratik “helburu argiekin” ekin zioten bideari . Zuzeneko kontzertu batzuk eman dituzte jada, baina aitortu dute hasierak ez direla […]
