Gehienok uste dugunaz bestera, jotak euskaraz ere kantatu izan dira Nafarroan, Jose Mari Esparzak Jotas Heréticas de Navarra liburuan erakusten duenez. Kanta hizpide saioaren atal honetan, euskarazko joten historiaz ohar solte batzuk emateaz gain, Nafarroatik datozkigun jota batzuk entzungo ditugu geure hizkuntzan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/kantahizpide/kantahizpide07-jotak_euskaraz.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioa Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetaria batu zaigu saiora. Alargunen pentsioak izan ditu hizpide. Alargunen pentsioak gutxieneko soldataraino osatzeko onartu du  Nafarroako . Pentsio txikienak gutxieneko soldataren berberak izango dira, azkenean. Alargunen pentsioak, horren ondorioz, %8 handituko dituzte; erretiroak, %4’5.Nafarroako Polizia Legea ere  izan dugu hizpide. 2,8 egun egiten […]

Nafarroako otsaileko langabezi datuak ekarri dizkigu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Datuak aztertzeko modu ezberdinak daude eta batzuentzat onak direnak, beste batzuentzat kaskarrak dira. Bestetik matrikulazioa kanpaina bukatuta datuen azterketa egin digu. Bukatzeko sinboloen legea bertan behera geratu da. 2003ko legea atzera botata orain tokian tokiko instituzioen esku geratuko da, […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Lehenik Altsasuko gazteen egoeraren berri  eman digu. 100 egun daramatzate espetxean. “Justiziaren erabilera interesatua dela erakutsi dute azken egun hauetako jarrera eta erabakiek”, azaldu du erreferentzia eginez ustelkeriagatik kalean utzi dituztela atzo bertan . Ostiralero Altsasun egiten dute elkarretaratzea. Jende ugarik […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda Kazetariak. Bi lege aipatu dizkigu, batetik 2003ko Ikurren Legea bertan behera uzteko proposamena. Astelehenean hitzartu zuten lau alderdiek legea indargabetzea eta lege berria egiteko parte-hartze prozesu zabala abiatzea. Bestetik euskarari dagokionez, zonalde ez euskaldunetik eremu mistora pasatzeko eskariak eginak dituzten Nafarroako 11 udali eta […]

Nafarroako kronikan Mikel Bujanda kazetariak hiru gai aipatu ditu. Batetik Langabezi datuak oposizioan izan duen erreakzioak ekarri dizkigu, isiltasuna izan da nagusi. Bestetik Nafarroako Gobernuak  2016 2019 aldirako Euskararen lehenengo plan estrategikoa onartzen duen Akordioa lortu du , plan hori ezarrita, Gobernuak erantzun egokia eman nahi dio herritarrek euskara ezagutzeko […]

Itoizko ura Erriberara eramateko aukerei buruzko txostena aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Horien berri eman digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak.  Ubidearen ordez, lurpeko hoditeria ezartzea planteatzen du ikerketak, kostua %40 inguru murrizteko. Bestetik Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak Parlamentuan azaldukoaren berri eman digu,  Apiriletik Madrilgo gobernuak ez duela borondaterik erakutsi negoziazioak […]

Nafarroako hamalau gizarte mugimenduren iritziak jaso ditu Xabier Letonak Foru Gobernuaren 16 hilabeteko kudeaketaren balorazioa eskatzeko. Gehienek kontuan hartu dituzte Uxue Barkosen gobernuak bultzatutako aldaketak, eta ondo baloratu, baina askoz gehiago egin behar dela ere nabarmendu dute. Argi astekariak dakarrenaren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Nazioartean txinara begira jarri […]