Gaur ekonomia tokatu zaigu eta Joseba Barandiaranekin hitz egin dugu. Hasteko, Nafarroa Garaian atentzioa piztu digute TRW eta Alston enpresen egoerek. Eroskiko zor berezia, 30.000 afektatu, izan da Josebak jorratutako beste gai bat. Bukatze aldera, beste gai pare bat: petrolioaren prezio baxua, eta Kataluniako egoera, momentuz ekonomia arloan bederen, ez […]

Jai-zubi forala izan ondoren, normaltasuna itzuli da Nafarrora. Alde batetik Hauteskunde Orokorretarako kanpainak jarraitzen du, Mariano Rajoiren bisita barne, eta bestetik, gobernu berriak bere zereginetan jarraitzen du. Horietaz gain, Mikelek “ingelesaren defentsan” bihar egingo duten mobilizazioa, edo Iruñeko gaztetxe berria komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151211hizpideamikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Bihar, Euskararen eguna izateaz gain, Nafarroako eguna ere izango da, eta jai ofiziala Nafarroa Garaian. Aurten aldaketa batzuk sartu ditu gobernu berriak programan. Horrez gain, Mikel Bujandak 2016rako Aurrekontuak aztertu ditu, eta bukatzeko, makrozubi horretan, Agenda, biharko egunean zentratuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151202hizpideamikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

“Borroka nazionala uzteko gogoa daukagu, politika nazionala egiteko” dio CUPeko Antonio Baños parlamentari katalanak aste honetako Argiaren azalean, berari egin baitiote elkarrizketa nagusia, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez. Panoraman beste bi artikulu ditugu: “Beirut Parisen: Zibilizazioen Gerra garaile” eta “D ereduaren epika“, Nafarroan irakaskuntza euskalduna ezartzeko borrokaz. Aste honetako Argian […]

Nafarroako gobernu berria datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen, gobernuan dauden lau alderdien akordioaren baitan. Kontuan eduki behar da UPNren gobernuak azken hiru urteetan 2012ko aurrekontuak luzatu dituela eta, horregatik, eguneratu beharraren eta gobernu aldaketaren ondorioz, aldaketa nabariak espero dira bertan. Berri horrekin hasi da gaur Euskalerria irratiko Mikel Bujanda […]

Aste honi dagokion Argia astekaria aurkeztu digu Unai Brea erredaktoreak. Zenbaki honetan itxura berria, diseinu berria eta atalen antolaketa berria dakar, atal berriak eta kolaboratzaile berriak izango ditu beraz, aurrerantzean astekariak. Azalean Susan George altermundialista. Asteko gaia “Industria lantegiak ekaitzaren ostean” da, eta gero, Unai Brea erredakoreak Josemari Esparza eta […]

Gaurko Hizpidea magazinearen hasieran, izenburuak irakurri ondoren, Malen Aldalur izan dugu gurekin. Hasteko, Nafarroan hautsak harrotu dituen gaia aztertu du: OPE berriaren bitartez irakasle berrien %70i euskara jakitea eskatuko zaie. Malenek Ezkerra-Izquierdako jarrera izan du mintzagai. Gero, Kataluniara jo du: dakigunez CUPek bere hitza bete du eta ez du Masi […]

Nafarroako aldaketaren gobernuak 100 egun bete dituen honetan, Geroa Baiko Maria Solana, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Podemos-Ahal Duguko Eduardo Santos eta Izquierda-Ezkerrako Joseba Ezeolaza elkartu ditu Euskalerria irratiak. Iruñerriko euskal irratiak Juan Kruz Lakastak egindako elkarrizketen zenbait bideo eskegi ditu azken asteotan bere Youtubeko kanalean.

EPA inkestaren arabera, azkenaldian langabeziak gora egin du Nafarroa garaian. Honi lotuta, Mikel Bujandak atzo Nafarroako Parlamentuan izandako eztabaida kontatu digu. Gero, gobernu berriak EAE eta Akitaniarekin kooperazioa nahi duela, eta Jose Maria Jimeno Juriori emandako urrezko domina komentatu ditu. Eta bukatzeko, agendan, hastear dagoen Bertsoaroa eta Kirikoketa, Arizkungo besta. […]