Bilboko beste proiektu berri bat datorkigu aste honetan ere, oraingoan: krisis de ansiedad. Alicia eta Iker izan ditugu gurekin, bateratze honen nondik-norakoak azaltzen eta beti bezala, entzun eta bizitzen duten musika partekatzen. DnB, breakbeat eta reggaetik gertu mugitzen joan gara, lehenengo kanta aurkeztu diguten bitartean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250602_norbaithildahemen_23.mp3 Deskargatu hemen.
Norbait hil da hemen
Bilboko hiru lagunek sortutako talde berria aurkeztu zaigu aste honetan. Bakoitzak bere proiektua izateaz gain, orain, hirurak bat dira: Kalamo Kurrente. Proiektua azaldu digute, prozesuari buruz aritu gara eta beste behin zerrenda bat osatu dugu gure artean. Ekainak 6an izango dute hurrengo kontzertua Leioan, animatu bertara! https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250521_norbaithildahemen_22.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Lasartetik etorri zaigu Hugo, gu bezain friki eta jator. Aurretik Pogrom bezalako proiektuetan aritua, orain Mostaza Karizia taldean murgilduta dago. Hasiera batean zerrendan “edozer” sartu nuela pentsatu arren, nahiko argi geratu da badagoela zerbait amankomunean bertan. Kanta batetik bestera saltoka joan gara, 80. hamarkadak garrantzia hartu duelarik bueltan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250513_norbait_hil_da_hemen_21.mp3 […]
Hyperbolika taldea izan dugu gurekin aste honetan. Donosti eta Aretxabaletatik datorren duo berria dugu hau. Haien bide musikalean garrantzitsuak izan diren erreferenteak ekarri dizkigute eta hainbat gai irten dira bitartean. Esperimentatzen jarraitzeko gogoak dituztela argi utzi digute, ea laster kontzerturen batean ikusten dugun elkar. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250505_norbaithildahemen_20.mp3 Deskargatu hemen.
Bueltan gara aspaldiko partez. Arazo teknikoak gainditu eta saio berezi batekin gatoz oraingoan. Beñat laguna etorri zaigu historia klasea ematera. Gaurkoan, queer/disidentzian kokatzen den musika pop-ari buruz aritu gara, datak asmatu nahian eta hainbat datu bitxi botatzen bitartean. Gai hau guretzat amaitezina denez denboraz larri ibili gara, eta horregatik, oraingo […]
Aste honetan urteari hasiera eman dioten kanten zerrenda dator. 2025 urtea musikarekin abiatu dugu norbait hil da hemen saioan. Azkenaldian entzundakoen nahaste bat ekarri dugu, 80ko hamarkadan hemen gertu gertatutakoak eta atzo kaleratutakoak uztartzen dira bertan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250113_NorbaitHildaHemen_07.mp3 Deskatgatu hemen.
Gaurkoan Elene artistarekin elkartu eta bera bezalako musikari bereziei buruz hitz egiten egon gara. Bere musikarekin hasi eta amaitu dugu, baina tartean pixka bat danetik sartu dugu. Ez dugu mugarik jarri eta Elenek denbora luzez entzuteko gomendioak zerrendatu ditu bertan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241209_NorbaitHildaHemen06.mp3 Deskaragtu hemen.
Aste honetan kontzertu baten kronika izan da ardatza. Sistemak Arriskutsuak Dira taldeko lagunekin elkartu eta egunean zehar entzundakoen ondoren, haiekin egindako elkarrizketa dago bertan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241106_NorbaitHildaHemen04.mp3 Deskargatu hemen.
Hirugarren saio honetan bidaia luzatu eta estatu mailara egin dugu salto zuzenekoei buruz hitz egiten jarraitzeko. Madrildik hasi gara Seggs Tape taldearekin, Valentzian geldialdi luzea egin eta beste puntan amaitu dugu, Granadan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241029_NorbaitHildaHemen03.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoa zuzeneko kontzertuak izan ditu izpide Nahia Novok. Gertutik hasi du bidaia, zuzenekoen errepasoa Bilbotik abiatu du, Sei siga taldearen zuzenekoa aipatuz. Mapan hurruntzen joan gara eta hainbat talde eta kontzerturen nondik norakoak errepasatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241022_NorbaitHildaHemen02.mp3 Deskargatu hemen.
