NORBAIT HIL DA HEMEN: 31

Beste festi batekin gatoz, herritik herriarentzat eta makrojaialdien pentsamoldeetatik at sortuta dagoena, Aho Lehor fest. Lazkaoko skateparkean ospatzen den kontzertu eguna da, orain dela 5 urtetik hona. Antolakuntzako partaide bat izan dugu gurekin, Joseba, elkarrizketa txiki batekin saio hasieran. Ondoren, beti bezala, kanta zerrenda. Jaialditik pasatako taldeen kanta azkarrak batu ditugu, aurten bertaratuko direnekin batera. Animatu eta esan larunbatetan lanik egiten ez duen lagun horri urriaren 4an plana duzuela!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Jokin Altuna Aizu! aldizkarian

az. Ira 24 , 2025
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Jokin Altuna izan da protagonista, pelotaria da eta txapelketez, pelotaz, Euskal Selekzioaz aritu dira. Laburrean, Amaia Castorene elkarrizketatu dute. Sukaldaria eta kronikaria da Kanalduden. Oro har, jateaz, ondo jateaz eta sukaldaritzaz aritu da. […]

Honekin lotuak