Hirugarren saio honetan bidaia luzatu eta estatu mailara egin dugu salto zuzenekoei buruz hitz egiten jarraitzeko. Madrildik hasi gara Seggs Tape taldearekin, Valentzian geldialdi luzea egin eta beste puntan amaitu dugu, Granadan.
Gaurkoan ekoantsietatea ekarri du hizpidera Iñakik, izan ere, bere ikasle batek, krisi ekosozialaren inguruan ikasi ahala ekoantsietatea sortu zaiola aitortu ondoren, kontzeptu horren inguruan bilatzeari ekin zion. Ekoantsietatea zer den non eta Iberdrolaren webgunean aurkitu zuen. Aholku zozoak ematen ditu multinazional berdeak (iruditeriaren koloreagatik diogu), bere greenwashing jarreraren enegarren adibidea […]