Ehunka kantu topatu ditugu drogei buruzkoak edota drogaren erreferentziekin. Bi saio hauetan gustuko ditudan lau dozena aukeratu ditut aste honetan eta datorren astean entzuteko. Hasiko gara euskal kantuekin (dozena bat): Sigarrillos amariyos (Hertzainak, 1984), Drogak AEKn (Hertzainak, 1984), Platinozko sudurrak (Kortatu, 1988), Joxemai beltza (Jotakie, 1989), La revoluzione de la […]

Lehengo egunean ia txiripaz, 1973an kaleratu zenetik maite nuen kantua entzun nuen berriro eta Brian Enoren lanari buruzko Soinugela saio oso bat pentsatu nuen. Kantu hori gaurko urrezko  kantua dugu, Enoren bakarkako lehenengo bilduman zegoen Baby’s on Fire entzun dugu. Kantu horretan Robert Fripp gitarra joleak parte-hartze funtsezkoa izan zuen. […]

Missouriko Billy Swan kantari-kantugileak 1974an izan zuen bere kanturik zabalduena. Beraz, gaurko urrezko kantua I Can Help izan dugu. Billy Swan aurretik (1962an) Rhythm ‘n’blues Clyde McPhatter kantariarentzat Lover Please abestia egin zuen eta arrakasta hutsa lortu zuten kantu honen ostean Billy Swanen parte hartzearekin beste bi entzun ditugu: The […]

Joan den uztailaren 25ean, Ingalaterrako 60eko hamarkadako rock gitarra maisua izandako Peter Green zendu zen.1968an Fleetwood Mac taldearen partaidea zenean Greenek konposatutako Black Magic Woman kantua gaurko urrezko abestitzat aukeratu dugu. Bi urte geroago, Kalifornian, Santanak Black Magic Woman gailurrera eraman zuen. Jarraian, Peter Greenen hainbat kantu entzun ditugu: The […]

Gaurko urrezko kantua maiatzaren 19an Texasko Dallas hirian zendutako Lucky Peterson bluesmanaren Lucky Strikes kantua aukeratu dugu. Luck batez ere gitarra jole ona zen, baina Hammond teklatua ere jotzen zuen, eta Mavis Staplesekin 1996an grabatu zuen gospel disko batetik Down by the Riverside entzun dugu. Uda honetan Bidehuts diskoetxean single […]