Pasa den azaroaren 1ean, Pedro Iturralde Otxoa, Euskal Herrian sortutako jazz jolerik eta handiena hil zen Madrilen, 91 urte zituela. Faltzesen jaio zen eta zortzi urte besterik ez zituelarik herriko bandan hasi zen jotzen. Grabazio askotan izan zen Pedro Iturralde, baina 1968an Madrilen ordu txikietan Hampton Hawes piano jolearekin (baita […]
Pedro Elias Igartua
Lehengo egunean ia txiripaz, 1973an kaleratu zenetik maite nuen kantua entzun nuen berriro eta Brian Enoren lanari buruzko Soinugela saio oso bat pentsatu nuen. Kantu hori gaurko urrezko kantua dugu, Enoren bakarkako lehenengo bilduman zegoen Baby’s on Fire entzun dugu. Kantu horretan Robert Fripp gitarra joleak parte-hartze funtsezkoa izan zuen. […]
Missouriko Billy Swan kantari-kantugileak 1974an izan zuen bere kanturik zabalduena. Beraz, gaurko urrezko kantua I Can Help izan dugu. Billy Swan aurretik (1962an) Rhythm ‘n’blues Clyde McPhatter kantariarentzat Lover Please abestia egin zuen eta arrakasta hutsa lortu zuten kantu honen ostean Billy Swanen parte hartzearekin beste bi entzun ditugu: The […]
Gaurko urrezko kantua George Harrisonek 1970ean argitaratu zuen My Sweet Lord izan zen, The Beatles desegin ostean Harrisonek kaleratutako lehenengo diskoan, All Things Must Pass izenekoan. Arrakasta itzela izan zen, 1971n Inglaterran diskorik salduena. Phil Spector-ek ekoitzi zuen eta Ringo Starr-ek Eric Clapton eta Billy Prestonekin egin zuen grabazioa. Kantuak […]
Jim Croce Philadelphiar kantari-kantugileak 30 urte besterik ez zituen 1973an hegazkin istripu batean hil zenean (Buddy Holly, Otis Redding, Ritchie Valens eta Lynrd Skynrd taldeko kide batzuk hil ziren moduan). Crocek milaka emanaldi egin zituen eta 1972an arrakasta lortu zuen azkenik, 1973an entzungo dugun Bad, Bad Leroy Brown gaurko urrezko […]
Saio hau prest genuela, Soinugelako hastapenetik gure ikur nagusietakoa zen Toots Hibbert kantari eta kantugilea irailaren 11n zendu zela jakin genuen. Kingston hiriko ospitale batean hil zen, dirudienez, koronabirusaren ondorioz. Guk omenaldi txiki bat eskaini diogu berari, eta gaurko urrezko kantua Funky Kingston (1972) izan da. Frederick Toots Hibbert 1945ean […]
Joan den uztailaren 25ean, Ingalaterrako 60eko hamarkadako rock gitarra maisua izandako Peter Green zendu zen.1968an Fleetwood Mac taldearen partaidea zenean Greenek konposatutako Black Magic Woman kantua gaurko urrezko abestitzat aukeratu dugu. Bi urte geroago, Kalifornian, Santanak Black Magic Woman gailurrera eraman zuen. Jarraian, Peter Greenen hainbat kantu entzun ditugu: The […]
Gaurko urrezko kantua maiatzaren 19an Texasko Dallas hirian zendutako Lucky Peterson bluesmanaren Lucky Strikes kantua aukeratu dugu. Luck batez ere gitarra jole ona zen, baina Hammond teklatua ere jotzen zuen, eta Mavis Staplesekin 1996an grabatu zuen gospel disko batetik Down by the Riverside entzun dugu. Uda honetan Bidehuts diskoetxean single […]
Gaurko urrezko kantua lege handiko urrearekin egina dago. 1967an Procol Harum Ingalaterrako taldeak arrakasta handia izan zuen A Whiter Shade of Pale (Zurbiltasun itzal zuriagoa) kantuarekin. Gary Brooker, Keith Reid eta Matthew Fisherren kantua da, eta J. S. Bach-en musikarekiko lotura agerikoa du. Gero, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg-en Je […]
Gaurko urrezko kantua Kea izan da, joan den udazkenean Zea Mays taldeak Atera izeneko bilduman. Aiora Renteria euskal kantagintzan ahotsik eta mirestuenetakoa dugu. Disko honetatik beste abesti bat ere entzun dugu, Zintzilik hain zuzen ere, Sarriren hitzekin egindakoa. 1966an Newcastleko The Animals rock-blues taldea desegin zen, bi urteko ibilbide arrakastatsuaren […]
