Konfinamendua gorabehera, Bilbo Hiria irratiak lanean dihardu, eta Pedro Elias Igartuak bertako Soinugela zabaldu du, musikak gure gogoa betetzen eta alaitzen jarrai dezan. Egunotan, noizean behin, musikazaleen oroimenean geldituriko urrezko kanta bat ekarriko digu. Gaurkoan AEBetako rock psikodelikoaren eredutzat hartu ohi den The Grateful Dead taldea gogoratuko dugu Touch of […]

Gaurko saioaren lehenengo orduan urrezko kantarekin hasi gara: Kaliforniako Tom Russell-en The Basque (1991) izeneko kantua entzun dugu. Jarraian, hainbat euskal kantarik euskaratutako kanpoko abesti batzuk entzun ditugu: The Age of Self (Robert Wyatt), Ruper Ordorika (1990), I’ll Be Your Mirror (Lou Reed), Maddi Oihenart (2014), I Fought the Law […]

Tony Trischka (Syracuse, NY, 1949), bluegrass musika munduan dabil 1965etik, eta banjo jolerik handiena dugu egun. Laster Kataluniara joango da bira txiki bat egiteko, martxoaren 6tik 9ra. Martxoaren 12an Bilbon izango dugu, Barrainkua kaleko Residence tabernan zuzenean. 55 urteko bidaia honetan Trischkak dozenaka grabazio egin ditu, baita tutorial asko ere, […]

Soinugela hau duzue ere pasa den hamarkadan Xabier Monasterioren etxea izan zen, aurkezle kide izan genuen eta. Xabierrek ibilbide oparoa du Zenbat Gara elkartean, Gabriel Aresti euskaltegian eta Erroa argitaletxean. Askotan itzultzaile jarduna da eta, besteak beste, Arnold Wesker, Guy de Maupassant, Pio Baroja, Stephen Crane eta R.L. Stephenson-en lanak […]

Flamin’ Groovies taldearen sortzaile Roy Loney iragan abenduan hil zen, ebakuntza baten ondoren. Roy Loney 1969-1971 tarteko gitarra jole, kantari eta burukidea izan zen Cyril Jordanekin batera. Flamin’en taldekide rockeroena eta oso psikodelikoa izan zen San Franciscokoa. 2009an Señor No taldearekin Got Me a Hot One lan bikaina egin zuen […]

Gaurko kantuek etxea izango dute ardatz. Gizakien bizimodua etxean datza, bertan jaio, hazi, hezi, maite, gorroto eta hil egiten dugu, beraz, harritzekoa ez da milaka kantuk gure etxearn bertan edo etxerako bidean gertatzea. Guk aukera txiki baina ederra egin dugu eta guztietan etxean dugu bure bihotza. Hator hator mutil etxera […]